Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
baDA!bil
baDA!bil
Podcast

baDA!bil 1l6x39

19
11

"BaDA!bil", egile gazteei eskainitako podcasta da. DA, Durangoko Azoka nagusiaren testu inguruan gogoetarako zabaldu den kanal berria da. Egile eta ekintzaileek aztertu nahi dituzten gaien inguruan aunartzeko gunea. y3l2u

"BaDA!bil", egile gazteei eskainitako podcasta da. DA, Durangoko Azoka nagusiaren testu inguruan gogoetarako zabaldu den kanal berria da. Egile eta ekintzaileek aztertu nahi dituzten gaien inguruan aunartzeko gunea.

19
11
5. Artistaren konpromisoaz, esan Vs. egin
5. Artistaren konpromisoaz, esan Vs. egin
Episodio en baDA!bil
"Utzi ditzagun hitzak, agindu beza ekintzak" kantatzen du J Martina talde larrabetzuarrak. Zer harreman dago diskurtsoaren eta praktikaren artean, edo esaten denaren eta egiten denaren artean? Zenbatekoa da tartea? Zenbatekoa izan daiteke? Zenbatekoa izatea nahi dugu? Artistaren arduraz, koherentziaz, erantzukizunaz eta abarrez hitz egin dugu "baDA!bil" podcastaren edizio honetako bostgarren eta azken atalean.Hiru lagun eseri ditugu mahai inguruan solasteko, kasu honetan ere. Paul Beitia zarauztarra, hainbat diziplinatan trebatua, Itu Banda literatur taldean aritutakoa, baita Errime musika taldean ere. Ekida arte ekimen sozialistako kide da gaur egun. Olaia Inziarte oronoztarrak, musika proposamen propioa darama oholtzaz oholtza. Aurrez Joseba Tapiaren, Chica Sobresaltoren eta beste hainbaten proiektuetan hartu du parte. Hirugarren mahai kidea, Xalba Ramirez donostiarra da. Musikaria eta kazetaria, besteak beste. Koban edo Physis vs nomos gisako taldeetan egin du bidea. Aurten, Nakar talde sortu-berriaren lehen lana ari da aurkezten.Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun, Amets Aranguren, 2023ko baDA!bil-en aurkezle lanak egin dituena."BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 58. edizioaren inguruan sortutako bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
Mundo y sociedad 3 meses
0
0
7
49:14
1. Lehen aldia: “Kultura ez da lehenesten eta gaztea bazara areago''
1. Lehen aldia: “Kultura ez da lehenesten eta gaztea bazara areago''
Episodio en baDA!bil
Lehen aldiak zailak izan daitezke, baina baita zirraragarriak ere. "BaDA!bil" podcastaren lehen atalean Durangoko Azoka autore gisa lehen aldiz zapalduko duten hiru lagun elkartu ditugu, bide hasiberri honetan bizi eta hausnartutakoak partekatzeko.Julen Apella idazle berriztarrak Donostia Kultura Poesia Saria irabazi du 2023an, eta horri eskerrak argitaratu du "Postal bat desertuan" poema liburua. Hala ere, dio idazle egiten duena ez dela argitaratzea, aurretik dagoen lan guztia baizik. Ithaka taldeko bateriajolea da Josune Freire oriotarra. Bi urte dira taldea sortu zela, baina orain kaleratuko dute lehen diskoa: "Biluzten". Asko eskertzen du bide hau lagun-taldearen babesean egin izana. Antzerkiak Euskal Herrian duen prestigio sozial falta kezka iturri da Maddi Goikoetxea donostiarrarentzat. Kezka horretatik ondu du "Ura Jaten" saiakera, antzerki munduko hainbat kide elkarrizketatu ostean. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren, bera ere sortzaile eta gaztea."BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 58. edizioaren inguruan sortutako bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
Mundo y sociedad 3 meses
0
0
6
30:45
2. Editoreen lanaz eta belaunaldi aldaketak ekarri duen ikuspegi berriaz
2. Editoreen lanaz eta belaunaldi aldaketak ekarri duen ikuspegi berriaz
Episodio en baDA!bil
Idazlea, bakarrik irudikatzen dugu. Paperaren edo ordenagailuaren aurrean, oso fuerte pentsatzen. Bada neurri batean lan bakartia, baina ez erabat. Idazleak bere lana fintzen lagunduko dion kidea izan ohi du gertu. Aliatu bat, bere alde, edo behintzat, literaturaren alde, egingo duena: editorea.Garazi Arrula idazle, itzultzaile eta editore tafallarra da. Txalaparta argitaletxean jarduten du editore gisa. Editorea da Uxue Razquin ere, Erein argitaletxean, zehazki. Irakurle amorratua izanik ere, ezustean heldu zitzaion proposamena iruindarrari. Honezkero, bi urte egin ditu zeregin horretan. Lizar Begona sopelaztarra ez da (oraingoz, behintzat) editorea. Baina beste aldea, idazlearena, ondo ezagutzen du. Bi poema liburu argitaratu ditu, Susa argitaletxearekin bata, Balea Zuria-rekin bestea. Eta orain, lehen eleberria ari da ontzen. Elkar-ek plazaratuko du 2024an."BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 58. edizioaren inguruan sortutako bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
Mundo y sociedad 3 meses
0
0
7
34:30
0. Trailerra: BaDA!bil, Fantasia DA!
0. Trailerra: BaDA!bil, Fantasia DA!
Episodio en baDA!bil
Erne!!"BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta eskainiko dizkizugu 58. Durangoko Azokaren atariko.Sortzaile gazteek euskal kulturari egiten dioten ekarpena, Fantasia DA!!
Mundo y sociedad 3 meses
0
0
5
01:09
3. Nola hartu neurria norberaren esposizio publikoari
3. Nola hartu neurria norberaren esposizio publikoari
Episodio en baDA!bil
Aitziber Garmendiak EITB podkasteko "Barruan gaude" podcastean esandako bi ideia hauei kasu: "Ez badut ezer publikatzen, existitzen ez naizela sentitzen dut". "Nire beldurrik handiena modan eta leku guztietan dagoen hori izatea da".Aipu hauek zabaltzen duten meloiari heltzeko, gainesposizioak kezkatzen dituen hiru lagun elkartu ditugu mahaiaren bueltan "BaDA!bil" podcastaren hirugarren atalerako.Izaro Andres musikari mallabiarra "Cerodenero" disko berria ari da aurkezten. 2015etik hona egin duen ibilbide arrakastatsuan, bera arduratu da, sorkuntza lanez gain, komunikazioari dagozkion zereginez ere.Bertsolaria eta zutabegilea da, besteak beste, Aner Euzkitze zarauztarra. "Erre" emankizunarekin egindako bidearen ostean, orain BTN bideopodcasta aurkezten du Argian.Lide Hernando, Liher musika taldearekin lotzen dugu donostiarra, baina aurten, bi adar gehitu dizkio orain artekeko ibilbide oparoari. Bakarkako proiektua abiatu du Bele izenpean, eta eleberria argitaratu du Susarekin. "Izotz ura" du izena.Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren."baDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 58. edizioaren inguruan sortutako bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
Mundo y sociedad 3 meses
0
0
6
39:22
4. Tradizioa eta tradizioak
4. Tradizioa eta tradizioak
Episodio en baDA!bil
"Idazleok ez ditugu gauza berriak egiten, guztion istorio berdinak idazten ditugu. Esaten den bezala, istorio on guztiak idatzita daude, eta ez badaude idatzita, txarrak ziren seinale. Mundua, orain, Alexandria zabal bat besterik ez da, eta bertan bizi garenok komentarioak egiten ditugu sortutakoari buruz, eta besterik ez". "BaDA!bil" podcastaren laugarren atalean tradizioa den hitz potolo horren atzean dagoena arakatu dugu. Eta Atxagaren "Obabakoak" liburutik ateratako aipuak balio du nondik begiratu diogun argitzeko. Tradizioa eta tradizioak bizirik baitaude, eta denok elikatzen ditugu.Aipatua da atal honetan mahai-bueltara gonbidatu ditugun hiru musikariekin aztertu duguna. Panderoa eskuan egin du ibilbidea Eneritz Aulestia zarauztarrak. Trikitilari txapelketetan nabarmendu ondoren, Kepa Junkerarekin partekatu zituen oholtzak Sorginak taldean. Neomak taldeko kide da orain. Ion Celestino iruindarra tronpetajolea da.Hamaika proiektutan hartu du parte. Bestak beste, Broken Brothess Brass Band eta Lurpekariak taldeetan. Herri musikaren ikerketari ere eskaini dio arreta. Irunean bizi da ihitz Iriart aloztarra. Amaren Alabak taldeko kantaria izateaz gain, makina bat pastoraletan hartu du parte eta Iruinkokoa libertimenduaren bultzatzailea da.Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren."BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 58. edizioaren inguruan sortutako bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
Mundo y sociedad 3 meses
0
0
6
45:19
#11.- Zuzenekoa DA!
#11.- Zuzenekoa DA!
Episodio en baDA!bil
BaDA!bil podcastak zuzeneko atala izan du Durangoko Azokaren 59. edizioarekin batetorriz eta bigarren denboraldiari amaiera jartzeko. Hiru sortzaile gonbidatu ditugu aurreko ataletan sortu diren galderen bueltan solasteko. Amancay Gaztañaga Zestoarra. Urteak dira oholtza gainean dabilela. Momentu honetan "Renata" lanaren sormen prozesuan dabil eta aurtengo Azokara "Martin Martina" trilogiaren lehen bi liburuak ekarri ditu. Beñat Sarasola donostiarra, literaturaren bueltan ibiltzen da kultur kritikari, itzultzaile, editore edota idazle lanetan. Bere bigarren eleberria argitaratu du 2024an: "Coca-cola bat zurekin". Idoia Asurmendi aramaioarrarentzat ere ez da lehenengo Azoka. 2021ean aurkeztu zuen bere lehenengo diskoa eta 2024an atera du "De amar y desandar" diskoa. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren. BaDA!bil podcasta Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkastentzat, Durangoko Azokarekin elkarlanean.
Mundo y sociedad 5 meses
0
0
10
50:02
#10.- Adimen artifiziala: elefantea gelan
#10.- Adimen artifiziala: elefantea gelan
Episodio en baDA!bil
Adimen artifizialaren etorrerak mundua hankaz gora jarri du eta kultur munduari ere bete-betean eragin dio. Aukerak, mehatxuak eta beldurrak. Atal honetan adimen artifizialaren gainean aritzeko hiru lagun elkartu ditugu. Ainara Azpiazu, Axpi, ilustratzaile, komikigile eta muralgile hernaniarra da. Urteak dira irudigintza ofizio bilakatu zuela, eta hamaika lan egin ditu ordutik. Beñat Erezuma ingeniari eta irakasle getxoztarra adimen artifizialean ditua da. Hezkuntza Berrikuntzako aholkularia da eta 2021 urtean adimen artifizialarekin sortutako "Artiadi" olerki liburua argitaratu zuen. Arrasatearra da Ines Osinaga musikaria. Azken urteetan #itsasoadabidebakarra emankizunekin ibili da, eta dabil, beste hainbat sortzailerekin batera. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren. baDA!bil podcasta Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean. 
Mundo y sociedad 6 meses
1
0
10
54:25
#09.- Ba ote dago euskal musika mainstrem-ik?
#09.- Ba ote dago euskal musika mainstrem-ik?
Episodio en baDA!bil
Mainstream kontzeptua definitzea ez da erraza. Horri euskal gehitzen badiogu, are zailagoa izango da ariketa. Behin definizioa izanda, honakoa litzake galdera: euskal musikan badago mainstream delakorik?  Atal honetan euskal mainstream-aren gainean hausnartzeko hiru musikari elkartu ditugu,   Josune Arakistain musikaria Itziartik dator. Trikitia hartuta egin du bidea: trikitixa txapelketetan lehendabizi, Huntza taldearekin gero, eta, orain, bakarka, Süne izenpean. Donostiarra da Sara Zozaya. Musikari bezala bere proiektua izateaz gain, taldean ere aritzen da Euskal Herri osoan zehar. Martin Ziriza musikari iruindarra Borla eta Tatxers musika talde nafarretako kidea da. Azken hilabeteetan bi taldeen lanak aurkezten dabil. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren. baDA!bil podcasta Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.  
Mundo y sociedad 6 meses
0
0
12
50:22
#08.- Nola biziraun dezakegu euskal kultur sorkuntzan?
#08.- Nola biziraun dezakegu euskal kultur sorkuntzan?
Episodio en baDA!bil
Bizitzea eta irautea ez dira gauza bera. Bizirautea egoteko modu bat da, baldintza bat, akaso, patua ere izan daiteke. Euskal kultur sorkuntzan nola biziraun daiteke? Nola bizirauten dugu eta nola bizirauten dute euskal sortzaileek? Galdera hauen eta gehiagoren bueltan aritu dira atal honetako hiru gonbidatuak. Itxaro Borda idazle baionarra da. Ibilbide luzea du Bordak: eleberriak, nobelak, olerki bildumak, saiakerak eta bi disko liburu ere grabatu ditu. Gotzon Barandiaran kultur munduan hamaika lanetan aritu izan da, eta dabil. Literaturan egindako lanaz gain, musikaren arloarekin ere harreman handia du idazle larrabetzuarrak. Olatz Salvador musikari eta kantautore donostiarra da. Urteak igaro dira Salvador oholtza gainera lehen aldiz igo zenetik. 2024ko Udazkenean argitaratu du "Zainak eman", bere azken lana. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren. BaDA!bil podcasta Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.
Mundo y sociedad 6 meses
0
0
11
45:44
#07.- Nork-Nori-Zer eta nola: euskal kultur transmisioa eztabaidan
#07.- Nork-Nori-Zer eta nola: euskal kultur transmisioa eztabaidan
Episodio en baDA!bil
Ez da atzo goizeko kontua euskal kultur transmisioaren kezka. Nork, nori eta zer transmititu. Nola? Belaunaldi artekoa da kultur transmisioa, baina zenbat norabide ditu? Noren ardura da eta zer egin dezakegu kulturaren transmisioa bermatzeko? Galdera hauen eta gehiagoren bueltan aritu dira atal honetako hiru gonbidatuak. Beñat Rodrigo, Kiliki Frexko, musikari iruindarra Chill Mafia taldeko abeslaria eta taldeko aurpegi ezagunenetakoa da. Iratxe Retolaza donostiarrak ikerketa eta hezkuntza uztartu izan ditu. UEUko kidea da eta azken urteetan, besteak beste, kultur transmisioaren gaiak presentzia handia izan du bere jardunean. Kike Amonarriz soziolinguista eta dibulgatzaile tolosarra. Euskararen eta euskal kulturaren transmisioaren aldeko hainbat proiektutan ikus dezakegu. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren. baDA!bil podcasta Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.
Mundo y sociedad 6 meses
0
0
13
41:39
#06.- Sortu, baina nola?
#06.- Sortu, baina nola?
Episodio en baDA!bil
Euskal egileen sortzeko baldintzez eta aukerez Sormen prozesuei begira hasi dugu baDA!bil podcastaren bigarren denboraldia. Sortu bai, baina nola? Sormen prozesuek berebiziko garrantzia dute egileengan, eta horri ere erreparatu behar genion mahai buelta honetan. Diziplina desberdinetako hiru sortzaile gonbidatu ditugu. Maite Arroitajauregi eibartarra musikaria da. Mursego izenpean hamaika lan egin ditu eta azken urteetan, horrez gain, ikus-entzunezkoetarako soinu bandak ere egiten dihardu. Bermeotarra da Xabi Ojinaga. Arriguri ekoiztetxeko kidea da eta ikus entzunezkoetan zuzendari zein gidoigile lanetan aritzen da. Hirukotea osatzeko Idoia Tapia iruindarra. Musikariaz gain, aktorea ere bada eta Alter Nation izeneko proiektu pertsonal baten sorkuntza prozesu betean harrapatu dugu. Eta beste denboraldi batez, anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren. baDA!bil podcasta, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean. 
Mundo y sociedad 6 meses
0
0
13
37:57
#00.- Teaserra: BaDA!bil, hartzea ematea da!
#00.- Teaserra: BaDA!bil, hartzea ematea da!
Episodio en baDA!bil
Iristear #baDAbil podcastaren bigarren denboraldia!  Asko dira kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak. Batzuengatik hartzen dugu, beste batzuei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik asko eta asko dugu komentatzeko eta partekatzeko EITB podkasten Azaroaren 5-etik aurrera #baDAbil-en bigarren denboraldian eta Amets Arangurenek gidatuta BaDA!bil podcasta, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.
Mundo y sociedad 7 meses
0
0
7
00:38
#05.- Artistaren konpromisoaz, esan Vs. egin
#05.- Artistaren konpromisoaz, esan Vs. egin
Episodio en baDA!bil
"Utzi ditzagun hitzak, agindu beza ekintzak" kantatzen du J Martina talde larrabetzuarrak. Zer harreman dago diskurtsoaren eta praktikaren artean, edo esaten denaren eta egiten denaren artean? Zenbatekoa da tartea? Zenbatekoa izan daiteke? Zenbatekoa izatea nahi dugu? Artistaren arduraz, koherentziaz, erantzukizunaz eta abarrez hitz egin dugu baDA!bil podcastaren edizio honetako bostgarren eta azken atalean.  Hiru lagun eseri ditugu mahai inguruan solasteko, kasu honetan ere. Paul Beitia zarauztarra, hainbat diziplinatan trebatua,  "Itu Banda" literatur taldean aritutakoa, baita "Errime" musika taldean ere. "Ekida" arte ekimen sozialistako kide da gaur egun. Olaia Inziarte oronoztarrak, musika proposamen propioa darama oholtzaz oholtza. Aurrez Joseba Tapiaren, Chica Sobresaltoren eta beste hainbaten proiektuetan hartu du parte. Hirugarren mahai kidea, Xalba Ramirez donostiarra da. Musikaria eta kazetaria, besteak beste. "Koban", edo "Physis vs nomos" gisako taldeetan egin du bidea. Aurten, "Nakar" talde sortu-berriaren lehen lana ari da aurkezten. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun, Amets Aranguren, 2023ko baDA!bil-en aurkezle lanak egin dituena. BaDA!bil, HIrudamatxok ekoizten du EITB Podakasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.
Mundo y sociedad 1 año
0
0
15
49:14
#04.- Tradizioa eta tradizioak
#04.- Tradizioa eta tradizioak
Episodio en baDA!bil
"Idazleok ez ditugu gauza berriak egiten, guztion istorio berdinak idazten ditugu. Esaten den bezala, istorio on guztiak idatzita daude, eta ez badaude idatzita, txarrak ziren seinale. Mundua, orain, Alexandria zabal bat besterik ez da, eta bertan bizi garenok komentarioak egiten ditugu sortutakoari buruz, eta besterik ez". baDA!bil podcastaren laugarren atalean tradizioa den hitz potolo horren atzean dagoena arakatu dugu. Eta Atxagaren Obabakoak liburutik ateratako aipuakbalio du nondik begiratu diogun argitzeko. Tradizioa eta tradizioak bizirik baitaude, eta denok elikatzen ditugu.  
Mundo y sociedad 1 año
1
0
12
45:19
#03.- Nola hartu neurria norberaren esposizio publikoari
#03.- Nola hartu neurria norberaren esposizio publikoari
Episodio en baDA!bil
Aitziber Garmendiak EITB podkasteko "Barruan gaude" podcastean esandako bi ideia hauei kasu: "Ez badut ezer publikatzen, existitzen ez naizela sentitzen dut". "Nire beldurrik handiena modan eta leku guztietan dagoen hori izatea da". Aipu hauek zabaltzen duten meloiari heltzeko, gainesposizioak kezkatzen dituen hiru lagun elkartu ditugu mahaiaren bueltan baDA!bil podcastaren hirugarren atalerako. : Izaro Andres musikari mallabiarra "Cerodenero" disko berria ari da aurkezten. 2015etik hona egin duen ibilbide arrakastatsuan, bera arduratu da, sorkuntza lanez gain, komunikazioari dagozkion zereginez ere. Bertsolaria eta zutabegilea da, besteak beste, Aner Euzkitze zarauztarra. "Erre emankizunarekin egindako bidearen ostean, orain BTN bideo-podcasta aurkezten du Argian. Hirugarrena, Lide Hernando da. Liher musika taldearekin lotzen dugu donostiarra, baina aurten, bi adar gehitu dizkio orain artekeko ibilbide oparoari. Bakarkako proiektua abiatu du Bele izenpean, eta eleberria argitaratu du Susarekin. "Izotz ura" du izena. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren BaDA!bil podcasta Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean. 
Mundo y sociedad 1 año
0
0
16
39:22
#02.- Editoreen lanaz eta belaunaldi aldaketak ekarri duen ikuspegi berriaz
#02.- Editoreen lanaz eta belaunaldi aldaketak ekarri duen ikuspegi berriaz
Episodio en baDA!bil
Idazlea, bakarrik irudikatzen dugu. Paperaren edo ordenagailuaren aurrean, oso fuerte pentsatzen. Bada neurri batean lan bakartia, baina ez erabat. Idazleak bere lana fintzen lagunduko dion kidea izan ohi du gertu. Aliatu bat, bere alde, edo behintzat, literaturaren alde, egingo duena: editorea. Garazi Arrula idazle, itzultzaile eta editore tafallarra da. Txalaparta argitaletxean jarduten du editore gisa. Editorea da Uxue Razquin ere, Erein argitaletxean, zehazki. Irakurle amorratua izanik ere, ezustean heldu zitzaion proposamena iruindarrari. Honezkero, bi urte egin ditu zeregin horretan. Lizar Begoña sopelaztarra ez da (oraingoz, behintzat) editorea. Baina beste aldea, idazlearena, ondo ezagutzen du. Bi poema liburu argitaratu ditu, Susa argitaletxearekin bata, Balea Zuria-rekin bestea. Eta orain, lehen eleberria ari da ontzen. Elkar-ek plazaratuko du 2024an. baDA!bil-en bigarren atalerako, bi norabideko harreman hori ondo ezagutzen duten hiru lagun elkartu ditugu. Argitaletxe baten lema orain gutxi hartu duten bi editore, eta hiru edizio prozesutan bizi izan dituen idazlea.  baDA!bil podcasta  Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.
Mundo y sociedad 1 año
0
0
7
34:30
#01.- Lehen aldia: “Kultura ez da lehenesten eta gaztea bazara areago''
#01.- Lehen aldia: “Kultura ez da lehenesten eta gaztea bazara areago''
Episodio en baDA!bil
Lehen aldiak zailak izan daitezke, baina baita zirraragarriak ere. baDA!bil podcastaren lehen atalean Durangoko Azoka autore gisa lehen aldiz zapalduko duten hiru lagun elkartu ditugu, bide hasiberri honetan bizi eta hausnartutakoak partekatzeko.  Julen Apella idazle berriztarrak Donostia Kultura Poesia Saria irabazi du 2023an, eta horri eskerrak argitaratu du "Postal bat desertuan" poema liburua. Hala ere, dio idazle egiten duena ez dela argitaratzea, aurretik dagoen lan guztia baizik. Ithaka taldeko bateriajolea da Josune Freire oriotarra. Bi urte dira taldea sortu zela, baina orain kaleratuko dute lehen diskoa: Biluzten. Asko eskertzen du bide hau lagun-taldearen babesean egin izana.Antzerkiak Euskal Herrian duen prestigio sozial falta kezka iturri da Maddi Goikoetxea donostiarrarentzat. Kezka horretatik ondu du "Ura Jaten" saiakera, antzerki munduko hainbat kide elkarrizketatu ostean. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren, bera ere sortzaile eta gaztea.  baDA!bil  (bideo)podcasta  Hirudamatxok ekoitzi du  EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.
Mundo y sociedad 1 año
0
0
8
30:45
#00.- BaDA!bil, Fantasia DA!
#00.- BaDA!bil, Fantasia DA!
Episodio en baDA!bil
Erne!! Azaroaren 24tik aurrera, baDA!bil podcasta eta bideopodcasta eskainiko dizkizugu 58. Durangoko Azokaren atariko. Amets Aranguren du gidari Hirudamatxok EITB podkasterako egin duen ekoizpenak, DA!-rekin elkarlanean.  Edukiak, EITB podkasten eta EITBren YouTubeko kanalean topatuko dituzu. Sortzaile gazteek euskal kulturari egiten dioten ekarpena, Fantasia DA!!
Mundo y sociedad 1 año
0
0
8
01:09
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
GZ Podcast
GZ Podcast Geopolitikaz Podcast es un programa sobre política internacional, geopolítica y estudios de área. Su objetivo principal es divulgativo, aunque trata de guardar la mayor rigurosidad posible que ofrece el formato de audio. Geopolitikaz Podcast nazioarteko politikari, geopolitikari eta arlo azterketei buruzko programa bat da. Bere helburu nagusia dibulgazioa da, baina beti ere audio-formatuak eskaintzen duen ahalik eta zorroztasun handiena gordetzen saiatuz. Actualizado
El Mundo Today
El Mundo Today En este RSS encontrarás todos los podcasts de El Mundo Today. Para más información ve a elmundotoday.com Actualizado
Egonarria
Egonarria Lurrari eta laborantzari buruzko saioa da 'Egonarria', Eli Pagola eta Mattin Jauregik aurkeztua. Astero 40 minutuko pilulatxoa emango digute. Actualizado
Ir a Mundo y sociedad