
3. Nola hartu neurria norberaren esposizio publikoari 2o51u
Descripción de 3. Nola hartu neurria norberaren esposizio publikoari 1z465r
Aitziber Garmendiak EITB podkasteko "Barruan gaude" podcastean esandako bi ideia hauei kasu: "Ez badut ezer publikatzen, existitzen ez naizela sentitzen dut". "Nire beldurrik handiena modan eta leku guztietan dagoen hori izatea da".Aipu hauek zabaltzen duten meloiari heltzeko, gainesposizioak kezkatzen dituen hiru lagun elkartu ditugu mahaiaren bueltan "BaDA!bil" podcastaren hirugarren atalerako.Izaro Andres musikari mallabiarra "Cerodenero" disko berria ari da aurkezten. 2015etik hona egin duen ibilbide arrakastatsuan, bera arduratu da, sorkuntza lanez gain, komunikazioari dagozkion zereginez ere.Bertsolaria eta zutabegilea da, besteak beste, Aner Euzkitze zarauztarra. "Erre" emankizunarekin egindako bidearen ostean, orain BTN bideopodcasta aurkezten du Argian.Lide Hernando, Liher musika taldearekin lotzen dugu donostiarra, baina aurten, bi adar gehitu dizkio orain artekeko ibilbide oparoari. Bakarkako proiektua abiatu du Bele izenpean, eta eleberria argitaratu du Susarekin. "Izotz ura" du izena.Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren."baDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 58. edizioaren inguruan sortutako bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira. 2m1h23
Comentarios de 3. Nola hartu neurria norberaren esposizio publikoari b16r