Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
baDA!bil
#05.- Artistaren konpromisoaz, esan Vs. egin

#05.- Artistaren konpromisoaz, esan Vs. egin k2c6l

4/12/2023 · 49:14
0
15
baDA!bil

Descripción de #05.- Artistaren konpromisoaz, esan Vs. egin 2f1y5a

"Utzi ditzagun hitzak, agindu beza ekintzak" kantatzen du J Martina talde larrabetzuarrak. Zer harreman dago diskurtsoaren eta praktikaren artean, edo esaten denaren eta egiten denaren artean? Zenbatekoa da tartea? Zenbatekoa izan daiteke? Zenbatekoa izatea nahi dugu? Artistaren arduraz, koherentziaz, erantzukizunaz eta abarrez hitz egin dugu baDA!bil podcastaren edizio honetako bostgarren eta azken atalean.  Hiru lagun eseri ditugu mahai inguruan solasteko, kasu honetan ere. Paul Beitia zarauztarra, hainbat diziplinatan trebatua,  "Itu Banda" literatur taldean aritutakoa, baita "Errime" musika taldean ere. "Ekida" arte ekimen sozialistako kide da gaur egun. Olaia Inziarte oronoztarrak, musika proposamen propioa darama oholtzaz oholtza. Aurrez Joseba Tapiaren, Chica Sobresaltoren eta beste hainbaten proiektuetan hartu du parte. Hirugarren mahai kidea, Xalba Ramirez donostiarra da. Musikaria eta kazetaria, besteak beste. "Koban", edo "Physis vs nomos" gisako taldeetan egin du bidea. Aurten, "Nakar" talde sortu-berriaren lehen lana ari da aurkezten. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun, Amets Aranguren, 2023ko baDA!bil-en aurkezle lanak egin dituena. BaDA!bil, HIrudamatxok ekoizten du EITB Podakasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean. 3q1q24

Comentarios de #05.- Artistaren konpromisoaz, esan Vs. egin 6m1a4u

Este programa no acepta comentarios anónimos. ¡Regístrate para comentar!
Te recomendamos
Ir a Mundo y sociedad