iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
Urratsa 4s475k
26
101
Mindfulnes eta auto laguntzarako podcasta itxaropen eta baikortasun mezua zabaltzeko, osasuna modu integralean zaintzen ikasteko eta oreka emozionala berreskuratu eta mantentzeko. Naomi Mendizabalek gidatuta, Ulumediak eitb podkasterako sortua. 5y6kj
Mindfulnes eta auto laguntzarako podcasta itxaropen eta baikortasun mezua zabaltzeko, osasuna modu integralean zaintzen ikasteko eta oreka emozionala berreskuratu eta mantentzeko. Naomi Mendizabalek gidatuta, Ulumediak eitb podkasterako sortua.
#25.- Udako urratsa
Episodio en Urratsa
Uda hemen da. Usaindu daiteke, sentitu daiteke, eta zoragarria da. Egun luzeak eta gau epelak. Uda festa da niretzat. Udak txikitako oroitzapen askorekin konektatzen nau, udalekuak, egun guztia umel sentitzea, izozkiak eta herriko festak. Urtaro guztiek dute euren xarma, baina uda onena da! Udako urratsa emanda amaituko dugu Urratsa podcastaren bigarren denboraldia.
17:18
#24.- Kausa efektua
Episodio en Urratsa
Unibertsoak zuretzat duena onartzera zabaltzen zarenean gauza izugarriak gerta daitezke. Probatu duzu inoiz? Nik ez dut kasualitateetan sinesten, kausalitateetan baizik. Kointzidentziak guk sortzen ditugu, ez datoz ezerezetik. Guk proiektatutakoaren emaitza dira. Bizitzak, askotan, magia momentu txikiak oparitzen dizkigu eta adi bagaude opari hauei gure bidea egiteko urratsak antzeman ditzakegu. Opariak, batzuetan, itxuraz desatseginak izan daitezke ordez. Gure misioa, desatsegina izan daitezkeen arren, hauengandik ikastea eta etorri daitezkeen zantzuei adi egotea da. Urratsa podcastaren atalean landuko dugu egoera hori.
16:32
#23.- Espresioa
Episodio en Urratsa
Motibaziorik ba al duzu goizero egunargia ikusteko? Nik askotan egin izan diot galdera hori nire buruari eta beti topatu izan dut erantzunen bat. Uskeria izanik ere, egunero esnatu eta jaikitzeko arrazoiak izan ditut eta hala da gaur egun ere. Tamalez kontrako aldartea geroz eta ohikoagoa da gure gizartean, geroz eta antsietate, neke, estres eta depresio kasu gehiago agertzen dira egunetik egunera. Adierazpena, latinezko hitza da. Oinarrizko esanahia barrukoa ateratzea da, kanporatzea, aske ustea, ez-preso egitea. Depresioarekin gauza bera egiten saiatuko gara atal honetan. Gu preso egin ez gaitzan, hau askatzera emango dugu gaurko urratsa.
15:51
#22.- Artea
Episodio en Urratsa
Artea sorkuntza bezala ulertzen dut. Ezerezetik zerbait ateratzeko prozesua bezala ulertzen dut sorkuntza eta ateratako horrek nire barruan zerbait mugitzea edo sentiaraztea da artea. Hau izango litzateke arteaz dudan definizioa. Artea ez da estimatzen jakin behar, artea ulertzeko garaian adimenak ez du lekurik handiena hartu behar, baizik eta artea bizitzen jakin behar da. Horrela lortuko baitu bere eragina luzaroan mantentzea. Azken batean artea bizitza da.
14:08
#21.- Esnatzeko urratsa
Episodio en Urratsa
Goiztiarra ala gautxoria zara? Noiz sentitzen duzu energia gehiago, egunean zehar ala gauez? Eta inspirazioa? Noiz etortzen zaizu, jaiki eta berehala edo gau ilunaren erdian? Ni goiztiarra naiz. Hobe funtzionatzen dut egun argiz, gauez baino. Nire gorputzak martxan jarraitu dezakeen arren, burua pixkanaka deskonektatzen hasten da eguzkia ezkutatu ahala. Iratzargailuak jo aurretik jaikitzen naiz askotan, gorputzaren erritmo naturala entzun eta deskantsu nahikoa jaso dudala antzematen dudanean. Bost minutu gehiago esanez, beste hogei minutu ohean botata gelditzea kirol nazionala da eta ez dut gezurrik esango igandeetan maindire azpian hogei minutu gehigarri horiek asko gozatzen ditudala esaten baudut. Horrexegatik, erabaki dut hogei minutu horiei podcast hau eskaintzea.
17:47
#20.- Deseraikitzea
Episodio en Urratsa
Egun batean, sorpresa bat izan nuen. Neure buruari pertsona goxoa eta gertukoa naizela esaten hasi bainintzen. "Ni horrelakoa naiz" esatetik, "nik horrelakoa izan nahi dut" esaterako bidea abiatu nuen. Aldaketak bere prozesua behar du eta denbora eta esfortzua eskatzen du. Nik argi daukat nire esentzia mantenduko dudala deseraikitze bidaia honetan. Ez dut eredu batetik bestera pasa nahi, baizik eta orain arteko nire buruarekiko nuen irudi eta pentsamoldeaz distantzia hartu, eta hortik, oraindik zerk balio didan eta atzean zer utzi nahi dudan erabaki.
16:27
#19.- Itxaropena
Episodio en Urratsa
Batzuetan itxaropenari eustea bakarrik gelditzen zaigu, gainontzekoa gure eskuetatik kanpo dagoela onartuz. Ze askatzailea den kontrola uztea eta ze bertigoa ematen duen aldi berean. Batzuetan itxaropena izatea arriskutsua ere izan daiteke: bere izpiekin itsutu gaitezke eta fantasia munduan galdu, gauzak gure erara ikusiz eta ez berez diren bezala. Nik ez dut itxaropena berehalaxe galtzen, tematia naiz berarekin eta eginahalak egiten ditut egunero itxaropen izpiren bat presente izateko. Azken finean, eguzki izpiak bezala, gu elikatzen eta betetzen gaituen emozioa da itxaropena eta berak ereindako fruituak jasotzean, bizitzaren ordenu naturalean sinisteko pausuak ematen ditugu.
15:47
18.- Maitemina
Episodio en Urratsa
#18.- Maitemina Ezagutzen ditudan sentsazioen artean onena, maiteminduta egotea dela esango nuke. Maitasunaren olatuak hartu nauen bakoitzean, mundua gelditu nahiko nukeela sentitu izan dut. Maite dudan izaki horrekin elkartzen naizen bakoitzean, denbora luzatu egin nahiko nuke. Eta bihotza betetzen zaidala sentitzen dut maitasuna jaso eta ematen dudanean. Izakien arteko energien lokarri ikusezin bat bezala ulertzen dut nik maitasuna. Lokarri horretatik tira egingo dugu atal honetan.
15:21
#17.- Barkamena
Episodio en Urratsa
Barkatzea asko kostatzen zait. Noizbait nire buruari kale eginez gero, edo norbaitek niri huts eginez gero, esfortzua eta adorea eskatzen dit barkamena emateak. Denbora ematen hasten naiz, distantzia hartuz. Gero, balantza batean jartzen dut pertsona edo egoera horrek nire bizitzan duen garrantzia. Eta, azkenik, barkamena emateko beharra sentitzen badut, erresumina suntsitzen dut betiko. Atal honetan barkazioaren bide zidorretan barneratuko gara.
13:54
#16.- Tenplua
Episodio en Urratsa
Gaixotzen naizenean, gaixo sentitu aurreko beste edozein egun osasuntsuren nostalgiak hartzen nau. Zuri ere bai? Eta hau kuriosoa da, ze ni gaixo jaio nintzen. Amaren sabeletik atera eta lehen aurkezpena gaixotasunak egin zidan. Hor ikasi nuen bizitzaren dualtasuna, heriotza eta bizitzaren arteko harremana. Gaixotasunak indartsu bilakatu nau. Hau ere kuriosoa da, ez? Gaixotasun hura nire abiapuntua izan zen eta hala izan behar zuen, gaur egun naizena izatera iritsi ahal izateko. Urratsa podcastaren atal honetan, gure barreneko tenplura bidaia egin dugu, sortu gaituzten min eta malurak ezagutu eta sendatzera.
18:18
#15.- Ertz zorrotzak
Episodio en Urratsa
Ez da erraza haur edo gazte bati heriotzaz hitz egitea. Nire kasuan asko luzatu zen heriotzaz hitz egiteko momentuaren jolasa. Ezkutaketako jolas hartan mundu magiko bat sortu nuen eta ilusiozko burbuila batean sartu nintzen, ertz zorrotz batekin topo egin nuen arte. Hegi zorrotz hark nire burbuila zulatu zuen eta inork egin ziezadaken oparirik ederrena egin zidan: egia; egia gordina. Bidaia hori egiten lagunduko dizugu Urratsa podcasateran atal honetan.
16:51
#14.- Zaren kutxa hori
Episodio en Urratsa
Ez dakit noiz hasi zitzaidan nire barrenera begiratzeko jakingura. Apur bat pentsatuta, esango nuke txikitatik hasi zitzaidala. Beti izan naiz oso fantasiatsua, eta unibertsoa, energiak eta magia zerbait naturala dira niretzat. Eta hauetan sinisteak bide asko ireki dizkit, eta bake asko ere eman dit. Batzuk espirituala naizela esan dezakete, beste batzuk yogia, edo hippia. Nik ez diot nire buruari inolako etiketarik jartzen. Ikusi dudana eta sentitu dudana sinisten dut eta horrek balio dit. Azken finean, hori baita garrantzitsuena: balio dizun hori, bakea ematen dizun hori topatzea eta gozatzea. Zabaldu dezagun zaren kutxa hori, Urratsa podcastaren bigarren denboraldia abiatzeko!
16:03
#13.- Urtaro hobeetara urratsa
Episodio en Urratsa
Urtaro berrietara, goxoagoetara, egingo dugu urratsa atal honetan. Etzan, begiak itxi eta lehenengo denboraldia itxiko dugu erlaxaziorako bidaia honekin. Berdin dio ekaitza, kazkabarra ala negu gorria bizi badituzu. Guk barrura begiratu eta lore sailak eta erreka bihurgunetsuak ekarriko ditugu mindfulness-aren boterearekin. Jantzi kaskoak eta entzun!
17:51
#12.- Urratsa ohera bidean
Episodio en Urratsa
Ohera sartzeko momentua beti izan dut gustuko. Bakea eta lasaitasuna eman izan dizkit oheratzeak. Nire etxeko babesa sumatzen dut oheratzean eta sentsazio hau oso atsegina egiten zait. Txikia nintzela, amak ipuinak irakurri ohi zizkidan. Askotan amak berak asmatutakoak izaten ziren, eta haiek ziren nire gustukoenak, gogoan geratu zaizkidanak. Etxeko txikiarekin batera etzan eta egin dezagun elkarrekin ametsetarako bidaia. Urratsa, gaur, oherako bidean emango dugu.
17:03
#11.- Desiorako urratsa
Episodio en Urratsa
Desioak askatu egiten gaitu ala beharrak sortzen dizkigu? Beti izan dut zalantza kontzeptu honekin. Izan ere, txikitatik, desioa mugatzaile bezala ulertu baitut. Desioa izateak aseezintasun sentsaziora eramaten gaituela ulertzen nuen. Zerbait desiratzeak, hura edukitzearen ideia dakar. Ez duzun zerbait jartzen dizu begi aurrean, buruan; eta lortzen ez duzun bitartean guztiz osaturik egongo ez zarenaren sentsazioa sortzen dizu. Txikitan, zer lanbide izango nuen galdetzen zidatenean, kazetaria izan nahi nuela erantzuten nuen. Desio horri jarraituz nabil, gaur egun, testu hau idazten. Desiorako urratsa emango dugu gaurko podcastean.
20:57
#10.- Beldurra uxatzeko urratsa
Episodio en Urratsa
Nire burua onartzeko beldur izan naiz; ez dut bide erraza egin. Txikitatik tratatu naute ezberdin. Iraganeko egoerak eta haiei lotutako pertsonak eta gatazkak gainditzeko lanketan ari naiz apurka, nire burua ezagutzen, barne gatazkak gainditzen. Nire jokabideak zalantzan jarriz azaleratzen zait benetako izaera. Barrura begiratzeak ikara sortzen du, itzalak ageri direlako;gordetako sentimendu eta emozioetan arakatzen delako. Baina beldurrari aurrez-aurre begiratzen diozunean, beldurra sentitzen duzunean, sortzen da argia, ikusten da bidea, azaltzen da askatasuna. Ni bidean jarri naiz, eta zu?
19:05
#09 Atala: Onarpena
Episodio en Urratsa
Pentsatu dituzun hiru dohainetan. Erraza, ezta? Orain, zure hiru ahulgunetan. Zer moduz? Galdetzen didatenean, ausarta, indartsua eta leiala naizela erantzuten dut. Aldiz, hiru ahulguneak aipatzea kosta egiten zait huskeriak aitortzeko. Pentsatzen jarrita, ahulgune nagusia zalantzatia izatea eta bigarrena, inozoegia naizela. Oldartu ere erraz egiten naiz barrenak mugitzen zaizkidanean. Gure ahulguneak onartu eta dohainak indartzean, bizitza errazagoa da. Urratsa, gaur, kanpoaldetik barrura egingo dugu, dugun onena ateratzeko.
18:54
#08.- Banaketarako urratsa, alde argitsutik
Episodio en Urratsa
Izan ditudan bikote harremanetan, gehiagotan utzi naute haiek ni, nik haiek baino. Izan ditudan lagun-taldeetako harremanetan, banaketa pixkanaka eman izan da; norberak bere bizitzako bidea hartuz, apurka urrunduz joan gara. Familiartean, aldiz, banaketa beste garai batean eman zen; nerabezaroan, nik neure bizitza egitea erabaki nuenean . Nire buruarekin banaketa ere sentitu izan dut batzuetan; arazoak izan ditudanean eta irtenbide errazetara jo dudanean, nire gorputzetik at sentitu izan naiz. Neure baitara itzultzen asmatu dut, bihotza apurtu zaidanean puskak jaso eta bihotz berri eta indartsuagoa eraikitzen, familiaren babesa eskertuz. Egoera onartzean datza , bizitzaren jario gisara. Gaur banaketarako urratsa, alde argitsutik.
19:41
#07.- Plazerrerako urratsa
Episodio en Urratsa
Bai hitz boteretsua dela plazerra. Oso egoera ezberdinetan erabili izan ohi dut. Egun neketsu baten ostean ohera sartzean sentitu dudan plazerra, aspaldiko lagun baten berri izateak sortzen didan plazerra, ondo egindako lanak emandako plazerra, sexu sutsuaren plazerra, prestatutako jakia ahoan dastatzearen plazerra… Plazerra sortzen didaten pertsona, momentu, edota gauzak ez dira betirako. Betirako izango balira, ez lidakete luzaroan plazerrik emango. Bere esanahia galduko lukete, plazer izatetik ohiko zerbait izatera pasatuz. Plazerra iragankorra da baina prezio bat du. Behin sentitu ostean joaten utzi beharraren prezioa, alegia. Plazerraren bidaia egingo dugu gaurko urratsean.
22:14
#06.- Estresari oasia sortzeko urratsa
Episodio en Urratsa
Zintzoa izateko, podkast hau prestatzeak estresa sortu didala aitortu behar dizut. Lagun batek estresa zer den galdetu dit eta gogoeta eginda, estresa itxaropen altuegiak sortzen didan sentsazioa dela erantzun diot. Saioetan onena eman nahiak, pentsamendu, emozio, jakintza eta bizipenak elkarbanatu nahiak estresa eragiten bai dit. Estres puntu hori eramangarria zait. Ongi dakit ez naizela perfektua, ez ditudala beti erabaki onenak hartzen eta ez dudala beti arrazoi. Hori argi izateak, estresari muga jartzen laguntzen dit. Akatsak agertuko dira, baina ez dute ez saioa, ez eta nire itxaropena zapuztuko. Gaurko urratsean, estres egoeran murgilduta gaudenean bertara joan ahal izateko oasia sortuko dugu.
22:31
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Une vie plus saine & sereine Je suis Chloé Bloom, entrepreneure aux multiples casquettes. Chaque jeudi je vous partage les réflexions, les phases d'introspection et les clés qui, selon moi, permettent de vivre notre vie plus pleinement et de trouver plus d'épanouissement. Chaque épisode est une invitation à exprimer encore plus librement toutes les parts de vous. Si cela vous plait, je vous invite à partager les épisodes à vos proches qui en ont besoin, ainsi que de laisser une jolie note et un commentaire si vous souhaitez soutenir le podcast.Distribué par Audiomeans. Visitez audiomeans.fr/politique-de-confidentialite pour plus d'informations. Actualizado
Nutritional Gothic: Escenas de Nutrimonio Podcast divulgativo de nutrición y dietética de actualidad dirigido tanto a profesionales del campo de la salud como a todos los interesados en aprender un poco de nutrición y deseo de llevar unos hábitos de vida saludables Actualizado
Osasun Etxea "Taupaka" tartean osasuna ardatz duten erreportaje eta solasaldiak entzungo dugu. Ondoren, Felix Zubia medikuaren kontsulta zabalduko dugu, entzuleen zalantzak argitzeko. Gaixotasun bakoitzaren nondik norakoak azaltzen ditu medikuak bere kontsultan Arantxa Arza kazetariaren laguntzaz. Actualizado