iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
Tandema 1k496k
9
38
Txirrindulari zalego handia dago Euskal Herrian. Txirindulari eta txirrinduzaleekin pentsatuz, prestakuntza planak, gomendioak, bidaiak eta proposamenak egingo dizkizu "Tandema" podcastak, Mikel Astarloza adituaren ahotik. Modu erraz eta erakargarrian, atalez-atal bi gurpilen arloan aurrera egingo dugu, Mikelek eta zuk tandem egokia osatzen duzuelako. 4f4d1v
Txirrindulari zalego handia dago Euskal Herrian. Txirindulari eta txirrinduzaleekin pentsatuz, prestakuntza planak, gomendioak, bidaiak eta proposamenak egingo dizkizu "Tandema" podcastak, Mikel Astarloza adituaren ahotik. Modu erraz eta erakargarrian, atalez-atal bi gurpilen arloan aurrera egingo dugu, Mikelek eta zuk tandem egokia osatzen duzuelako.
#08.- Aritz Olagoi: ''Arlo sikologikoa fisikoa baino gehiago hobetu liteke oso denbora gutxian''
Episodio en Tandema
Osasun fisiko ona izatea bezain garrantzitsua da buruko osasun aparta izatea kirolean. Eta horri heldu dio adarretatik Mikel Astarlozak Tandemaren 8. atalean. Gaian erabat jantzia den Aritz Olagoi kirol sikologoarekin izandako solasaldian txirrindulariek izaten dituzten gora-beherak nola kudeatzen dituzten argitu du Olagoik: konzentrazioa , konfidantza, taldean duen lekua, jarri dizkioten helburak, denak landu litezke... "beti ere txirrindulariak nahi badu eta bere parte hartze aktiboarekin". Gero eta kirolari gazteagoak izaten dituztela ere onartzen du Olagoik, eta horren zergatiez ere aritu dira Mikel Asatarloza eta biak. Zuzendaria: Gari Udabe Soinu paisaia eta edizioa: Andoni Carnovich ORIO produkzioak-ek EITB podkasterako ekoitzia.
35:22
#07.- Usoa Ostolaza: ''Gorputzari entzun, estresak lesio eta gaixotasunak ekar ditzake eta''
Episodio en Tandema
Txirrindularia eta fisioterapeuta da Usoa Ostoloza zarauztarra, eta Mikel Astarlozaren gonbidatua izan da Tandema podkastaren zazpigarren atalean. Gorputza entzuten jakitearen garrantzia nabarmendu du kirolari gazteak, "gorputzak gelditzeko eskatzen dizuenean entzun egin behar bait zaio". Hobe dela geratu eta ondo errekuperatzea gomendatu du Ostolazak, eta ez lesio bat eta bestearen kolekzioa egiten ibiltzea. Miguel Indurainen sekretuetako bat izan omen zen arerioek baino ordubete gehiago lo egitea. Gaueko deskantsuaz eta deskonexio digitalaz ere aritu dira Mikel Astarloza eta biak atalean zehar. Zuzendaria: Gari Udabe Soinu paisaia eta edizioa: Andoni Carnovich ORIO Produkzioak-ek EITB podkastentzat ekoitzia.
32:45
#06.- Aritz Bagues eta Ander Zabaleta: Noren errua dira ahulaldi eta txakalaldiak?
Episodio en Tandema
Garai batean flakiak jota txirrindulari askoz ere gehiago ikusten ziren lasterketa handietan. Eta hori zergatik den aztertu du Mikel Astarlozak Tandema podkastaren seigarren atalean. Horretarako, Aritz Bagues, Caja Rural taldeko zuzendaria, eta Aitor Zabaleta, dietista gonbidatu ditu. Biek dakite zer den "bizikleta gainean indarrik gabe geratzea", eta hori gaur egun ez da gertatzen "orduro 80 eta 120 gramo karbohidrato" artean hartzen dituztelako txirrindulariek. Hala eta guztiz ere, txirrindulariak entrenamenduetan "probak egitea komeni" dela nabarmendu diote Astarlozari eta hartara, gorputzak egoera berezietan nola erantzuten duen ikus litekeelako. Aholku onak emango dizkizute. Zuzendaria: Gari Udabe Soinu paisaia eta edizioa: Andoni Carnovich ORIO Produkizioak-ek EITB podkastertako ekoitzia
36:35
#05.- Ander Izagirre: Tourreko basakeria, haserre, traizio, poz, tranpak irabazle eta galtzaileak
Episodio en Tandema
Ez da erraza 120 urtetako historian zehar gertatutakoa podkast honetako atal bakarrean laburbiltzea, baina Mikel Astarlozak aurkitu du horretarako lagun aproposa, Ander Izagirre kazetari eta idazlea. "Beruna patrikan" (2015) liburuan jasotako hainbat pasarte ahoz kontatu dizkio Astarlozari eta irabazle, galtzaile, poz, tristura, haserre, iruzur, basakeria eta lorpenez betetako historiak partekatu ditu berarekin Tandemaren atal honetarako. Frantziako tourrak gaur egun ere Izagirrerentzat izaten jarraitzen duen erakargarritasuna ez dio ezkutatu, eta memorian iltzatutako euskal txirrindulari batzuen lorpenak gogoratzeko. Eman Play-ri entzuteko! Zuzendaria: Gari Udabe Soinu paisaia eta edizioa: Ander Carnovich ORIO produkzioak-ek EITB podkasterako ekoitzia.
37:14
#04.- Ainhoa Ostolaza: “Deja la bicicleta y vete a la cocina, ponte a fregar” oihukatzen ziguten
Episodio en Tandema
Urte askotako eskarmentua duen txirrindulari ohia da Ainhoa Ostolaza eta bere esperientzia bildu du Mikel Astarlozak, Tandema podcastaren 4. atalean. Gauzak asko aldatu badira ere, emakumezkoen txirrindularitzan "oraindik bide luzea dagoela hobetzeko" nabarmendu du Ostolazak. Atzera begira jarrita "guk jasan ditugunak gaur egun ez liratekeela onartuko" dio, baina zorionez, emakumezkoen egoera beste maila eta egoera batean dagoela uste du, eta "emakume potenteak datozela" belaunaldi berrietan. Zaleentzat ere utzi nahi izan du mezua: "oso kirolari onak ikusiko dituzue, eta atera errepidera animatzera". Zuzendaria: Gari Udabe Soinu paisaia eta muntaketa. Ander Carnobich ORIO Produkzioak-ek ekotzia EITB podkasterako.
29:50
#03.- Haimar Zubeldia: ''Zenbakiak hor daude; nire bizitzako urtebete pasa dut tourra korritzen''
Episodio en Tandema
Kalkulagailua eskuetan hartuta ibili behar izan du Mikel Astarlozak Tandema podkastaren hirugarren atalean Haimar Zubeldia gonbidatuarekin. Izan ere, 20 urte eman ditu txirrindulari profesional bezala usurbildarrak, eta horietan zehar 16 frantziako Tour egin ditu. Bakoitzean "deskantsu egunak kontuan hartuta 23 egunez aritu" zen, alegia, bere bizitzako urte oso bat pasatxo. Eta oroitzapenak, berriz, milaka. Horietako batzuk partekatu ditu gaur Astarlozarekin. Bide batez, euskaldunen artean hanketan tour gehien dituen lagunarekin aztertu ditu aurtengo ibilbidea eta txirrindularien aukerak. Porrak egiteko garaian kontuan hartzekoak denak. Zuzendaria: Gari Udabe Soinu paisaia eta muntaketa: Ander Carnavich ORIO Produkzioak-ek EITB podkasterako ekoitzia.
33:58
#02.- Jon Iturria: ''Erorketa gertatzean, ez dakigu inoiz zer aurkituko dugun bertara iritsi arte''
Episodio en Tandema
Txirrindulariarentzat tresnarik garrantzitsuena izan ohi da bizikleta, eta norberak berea asko maitatzen duela jakina bada ere, taldeetako mekanikoek adina mimo inork gutxik ematen dizkie. Jon Iturria, eskarmentu handiko mekanikoa gonbidatu du Mikel Astarlozak Tandema podcastaren bigarren atalean. Beraien eguneroko lanaz hitz egiteaz gain, itzuli handietan izaten dituzten zereginen berri emateaz gain, bizikleta bat nola zaindu, edo erostera joatean zer kontuan hartu behar den argitu dio Iturriak Astarlozari. Eta zalantza bat argitu dio: mekanikoa bizikletari hitz egiten ote dio? Zuzendaria Gari Udabe Soinu paisaia eta muntaia: Ander Carnobich ORIO produkzioak-ek EITB podkastentzat ekoitzitako podcasta.
31:24
#01.- Patxi Vila: ''Dohain gehiegi ez daukazunean lana egin behar, entrenamenduarekin osatu behar''
Episodio en Tandema
Patxi Vila, Movistar taldeko errendimendu arduraduna da eta Mikel Astarlozak bera gonbidatuz abiatu nahi izan du Tandema izeneko podcastaren lehenengo atala. Edozein Txirrindulari itzuliren aurretik egiten den prestakuntzak emaitzetan zerikusi handia duela uste du txirrindulari ohiak. "Lanaren aurrean daukazun jarreraren" garrantzia nabarmentzeaz gain, prestakuntza nola egiten den, itzuliak irauten duen bitartean kirolariari zer jarraipen egin, eta errendimendu egokia lortzeko sekretu eta gogoetak partekatu ditu Vilak elkarrizketan zehar. Eta galdera garrantzitsu bati erantzun dio: entrenamenduetan kafea hartzeko geldialdirik bai ala ez? Tandema podcasta, Orio produkzioek ekoitzi dute EITB podkastentzat. Gari Udabek zuzendu du eta Andoni Carnovich-ena da soinu paisaiaren diseinua eta lan teknikoa.
29:47
#00.- Tandema: Mikel Astarlozak gurpilera sartzeko egiten dizun proposamena
Episodio en Tandema
Datorren astelehenean, Ekainak 5 saretuko dugu Tandema podcasta EITB podkasten. Bizikleta gainean eta txirrindulari eta txirrinduzaleen alboan dagoen pertsona aukeratu dugu horretarako, Mikel Astarloza txirrindulari ohia. Prestatzaile eta aholkulari gisara ere eskarmentua duen pertsona. Gurpil gainean joateko Tandema aukeratu du kasu honetan. Astez aste izango du aditu bat, gurpil gainekoaz aritzeko. Zuretzat ere bada lekua bertan. Igo nahi? Tandema Podcasta, Mikel Astarlozak aurkezten du, Gari Udabek zuzendu du eta Andoni Carnovichena da soinu paisaiaren diseinua eta lan teknikoa. Orio Produkzioak-ek egin dute ekoizpena EITB Podkastentzat.
01:27
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
A la Cola del Pelotón A la Cola del Pelotón (@ACDPeloton) es un canal de podcasts donde el ciclismo en todas sus facetas es el absoluto protagonista. En nuestros podcasts encontrarás actualidad, análisis, entrevistas, debates, ciclismo amateur, ciclismo profesional, cicloturismo o nutrición y fisiología, todo ello, desde la libertad y cercanía que permite el formato. Actualizado
El Maillot Podcast semanal de actualidad ciclista promovido por El Maillot. Tertulias, entrevistas, opinión y mucho más. ¡Síguenos en Twitter (@ElMaillot_) e Instagram (@elmaillot)! Actualizado
SER CICLISTA Podcast de la SER. Paseo y charla en bici con amig@s de lujo. Con Nerea Saénz de Lafuente. Búscanos en la app y webs de Cadena SER Euskadi y en todas las plataformas de PODCAST. Actualizado