iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
REGGAE FEVER IRRATSAIOA 6y444n
Por Naken79
344
507
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da! 596p30
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.31: Cimarons taldearen ibilbidea eta haien lan berriak
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Cimarons taldea Erresuma Batuko lehen reggae taldeetako bat izan zen. Hasierako kantak entzuteaz gain, aurkeztu berri dituzten dokumental eta diska berriaren abestiak ere entzuteko aukera izan dugu. Hauez gain, Los Aggrotones, The Kevin Fingier Collective eta Euskal Herriko reggae talde berria, Upyard, entzun ditugu. Reggae Sukarra ona da!
56:43
16.30: Bi euskal talde berri: Mrs. Klams eta Skaregekasko
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Aste honetako klasikoa Ken Boothe izango da. Rototom jaialdian jotzen duela aitzakia hartuta ekarri dugu guregana berriro ere. Ondoren bi euskal talde berri entzuteko aukera izango dugu, Uribe Kostatik, Mrs Klams, Getariatik, berriz, Skaregekako. Tartean Arratians ere entzungo ditugu. Bukatzeko Smooth Beans eta The Clash Goes Jamaica bilduma entzungo dugu.
59:56
RF 16.29: Lovers Rocka
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Aste honetan Lovers Rockari eman diogu protagonismoa eta klasikoek soinu goxo hori izan dute. Arga ibaiaren inguruan ere soinu hori jorratzen duen zigilua bada, Tritone Grabaciones, eta haien lan berria entzuteko aukera izan da. Bestetik La Pantxita Recordsek 10 urte bete ditu eta ospatzeko ateratako LPa ere entzun dugu. Reggae Sukarra ona da!
57:13
RF 16.28: The Slackers eta Dr. Ring Dingen azkenak
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Aste honetan The Slackers eta Dr. Ring Dingen azkenak entzun ditugu, ekainaren 6ean Gasteizen egongo direla aprobetxatuz. Asteburu berdinean Bad Manners eta Potato Iruñean egongo dira eta haiek entzun ditugu. Bukatzeko bitxikeriak: The Simpsons eta Scooby Doo. Reggae Sukarra ona da!
57:51
16.27: Max Romeori agurra eta reggae abesti sozialistak
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Orain bi aste Max Romeo zendu zenez, berari eskaini diogu aste honetakoa. Gizon borrokalaria zela jakinik eta Maiatzaren 1aren aitzakiarekin, reggae abesti sozialistak ere entzun ditugu. Reggae sukarra ona da!
58:12
RF 16.26: Kontzertuen iragarpenak
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Aste honetan kontzertu iragarpenak izan dira protagonistak gurean. Horiek aprobetxatu eta zenbait talde entzun ditugu. London International Ska Festival, The Inciters EHan eta Jailhouse Reggae jaialdiaren 5. edizioa. Roy Ellisen liburua ere aurkeztu dugu. Reggae Sukarra ona da!
58:38
RF 16.25: The Titanians, Time to Roots etab.
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Aste honetan nobedadeak Asteko Klasiko bihurtu ditugu Prince Busterren argitalpen berriekin. Ondoren The Titaniansen LP berrian joango diren aurrerapen abesti bi entzungo ditugu. Time To Roots recordsen abesti berria etorri da gero. Ras Teok LP berria atera du eta horrekin jarraituko dugu. Bukatzeko The Iberiansen crowfundinga eta Desmond Dekker.
57:29
RF 16.24: Shubedu Recordsen katalogoari buelta
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Aste honetako Klasikoak Monty Alexander, Ernest Ranglin eta haien Rocksteady diska izan dira. Haien ondoren etorri dira Keith & Texen azken lan luzeko abestiak. Hortik aurrera Shubedu Recordsen katalogoa entzuten aritu gara. Reggae Sukarra ona da!
57:09
RF 16.23: Sustraian Recordsen bueltan ibiliko gara
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Aste honetako saioa John Holtekin hasi dugu. Bere klasikoak entzun ondoren nobedadeei emango diegu txanda eta Rocafort Recordsen adar berria den Discos Martosen argitalpen berria entzun dugu, Tito Ramirez rocksteadya kantatzen hain zuzen ere. Honek Los Granadians entzutera eraman gaitu. Ondoren Sustraians Recordsen altxorraren kutxa ireki eta harribitxi zenbait entzun ditugu. Altxorrek ez dute etenik izan, The Titaniansen aurrerapen kanta berria enzun dugu. Reggae Sukarra ona da!
57:48
RF 16.22: Mojo Workin' jaialdiko kapoarekin, Punkorekin, elkarrizketa
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Aste honetan, Martxoaren 21ean eta 22an Donostian ospatuko den Mojo Workin' jaialdian zentratu gara. Ongi informatuak egoteko, jaialdiaren antolatzailea den Arkaitz Kortabitarte izan dugu gurekin. Aurtengo edizioaren xehetasunak eta jaialdiaren hastapenak nolakoak izan ziren azaldu dizkigu Punkok. Mojo Sukarra ona da!
59:06
RF 16.21: Drop Collective, Matah, Mango Wood...
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Asteko honetako Asteko Klasikoa "Rhythm Rulers. Mudies Mood" bilduma izan da. Ondoren nobedadeak etorri dira. Britxon Recordsen eskutik Drop Colecctiveren single digital berria. La Panchita Recordsen bitartez Matahren lan luzea izango denaren aurrerapen abestiak ere entzun ditugu. Gero Mango Wood eta haien bideoklip eta dokumental berriak. Bukatzeko The Magnetics eta Bandits. Reggae Sukarra ona da!!
57:49
RF 16.20: Ken Parkerren omenez, Bandits eta Steady Rockers taldeen nobedadeak besteak beste
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Azken ataleko Asteko Klasikoa zendu berri den Ken Parker izango da. Bere musikak talde berrien nobedadeak entzutera eramango gaitu eta Bandits eta Steady Rockers taldeen single berriak entzuteko parada izango dugu. Bizitzak aurrera darrai eta guk reggaean jarrai! Reggae Sukarra ona da!!
55:39
RF 16.19: Ezagutzen ez geniten talde ugari
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Aste honetako atalean ezagutzen ez genituen hainbat talde ezagutu eta entzuteko aukera izan dugu. Talde zahar eta berriak baina denak lan berriekin datozenak: The Nine Ton Peanuts Smugglers, The Sybians eta Wild Beaters. Amaitzeko otsailaren 28an eta martxoaren 1ean ospatuko den Ghost Town Weeken jaialdiari errepasoa. Reggae Sukarra ona da!
58:41
RF 16.18: Nobedadeak eta udako kontzertuak
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Azken atalean klasikoei atea ireki diegu Studio One Scorcher (Instrumentals) diskoko zenbait abesti entzuten. Nobedadeekin jarraitu dugu eta The Titanians nafarren azken abestia entzuteko aukera izan dugu. Gero Majaicans taldean azken abestia entzun dugu. Respect Recordsekin jarraitu eta Begoña Bang Matuk orain hilabete batzuk ateratako laneko abesti batzuk ere entzun ditugu. Bukaeran Mondra & Roll joko duten The Pioneers eta The Selecter entzun ditugu. Amaitzeko Madness. Reggae Sukarra ona da!
57:19
RF 16.17 Nobedadeak alde batetik eta bestetik
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Aste honetako saioan Harlem Shuffle Records zigiluak argitaratzen duen Hot Sauce bildumaren 5. alearekin hasi dugu. Ondoren Time To Roots Recordsen 7" berria entzun dugu. Jarraian, Burlatara joan eta I Anai, Z-eruaren proiektu berria aurkeztu eta Tinko & Zuzen abestia entzuteko aukera izan dugu. Gero, Iruinyarden eskutik, Rub a dub pixkat eta bukatzeko Victor Ricen azken lana eta The Lock Downers taldearen proposamen bitxia. Reggae Sukarra ona da!
57:18
RF 16.16: El Paso recordsen argitalpen berria probestuz...Western Reggaea tope!
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Aste honetan El Paso Recordsek atera duen 7" berriaren aurkezpena egin dugu. The Coolmoods talde argentinarraren lana argitaratu du aipaturiko disketxeak eta hori probestuz disketxeko beste lan batzuk ere entzun ditugu. Western Reggae sukarra ona da!
57:52
RF 16.15: Mikel Laboa inna reggae style
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Aste honetan Joe Whitekin hasi dugu atala. Bera izan da "Asteko Klasikoa". Ondoren Reggaean Jarrai bilduma gogora ekarri eta Mikel Laboaren reggae abesti batzuk entzun ditugu. Haritik tiraka hasi eta Cuba bisitatzeko aukera ere izan dugu. Bukaeran Soweto eta Crystalites. Reggae Sukarra ona da!
57:00
RF 16.14: 2025ean datozen kontzertuak hizpide
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Urte berriari hasiera emateko, lehen hilabete hauetan ospatuko diren zenbait kontzertu aipatu eta bertan joko duten artistak entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da!
54:58
RF 16.13: Urteko azken Reggae Fever
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Aste honetakoa, 2024ean entzungo dugun azken Reggae Fever izango da. Gure martxan jarraitu eta nobedadeak entzuten jarraituko dugu azken atal honetan, Les Testarudes eta Roy Ellis hain zuzen ere. Gabonak badatozela ezin ahaztu eta gabon kantaren bat entzuteko ere aukera izango dugu. Hurrengo urterarte! Reggae Sukarra ona da!
55:20
RF 16.12: Arratiansen azken lana primizian
Episodio en REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Aste honetan Pantx Recordsek utzi digun Arratiansen azken singlea primizian entzuteko aukera izango dugu. Euskal Herrian ekoiztutako nobedadeekin jarraituko dugu eta Txisi Txamas eta The Titaniansen azken lana entzuteko parada ere izango dugu. Nobedadeak gutxi baziren KSKA kolektiboak ateratako Durangaldeko Soinuak Durangaldea Astintzen bilduma ere entzungo da. Reggae Sukarra ona da!
58:54
Más de Naken79 Ver más
También te puede gustar Ver más
La Isla del Tesoro La Isla del Tesoro radio station, programa emitido en Mozoilo Irratia, la radio de Galdakao en la 97.5fm y online en www.mozoiloirratia.eus en la que puedes disfrutar con Kike Ska a los platos de Reggae, ska, dub, rocksteady... good vibes!!! Actualizado
Skalari Podcast - Radio Ghetto Podcast por Juantxo Skalari donde hay espacio para la actualidad del movimiento rude, sus orígenes, sus influencias, su banda sonora y su arte en general (cine, literatura…). Porque nuestra historia no la escriben vencedores ni amos, y nos ponemos a ello para explicarla. Primicias skalaris y anécdotas, Ska con todos sus subgéneros, desde el siglo XX hasta el siglo XXI, desde “Radio Ghetto” una radio rebelde, donde no hay lugar al racismo, ni al fascismo, ni a la homofóbia, ni al sexismo, una radio ruda que emite para todos los pueblos, más allá de mentales fronteras. JSK Actualizado