iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
NORBAIT HIL DA HEMEN 1rk1q
22
12
Frikadak lasai bizitzen uzteko espazio bat besteikez 🦋 Musikari buruzko gomendio eta txarletak, asteartero Bilbo Hiria irratitik zuzenean gaueko 11tan, eta ahal dugunean sareetan. Bitartean @norbaithildahemen en 🦇 instagram eta youtubetik informazio eta bideo gehiago (zuzenekoak, gonbidatuak, etab.:) 292v3c
Frikadak lasai bizitzen uzteko espazio bat besteikez 🦋
Musikari buruzko gomendio eta txarletak, asteartero Bilbo Hiria irratitik zuzenean gaueko 11tan, eta ahal dugunean sareetan.
Bitartean @norbaithildahemen en 🦇 instagram eta youtubetik informazio eta bideo gehiago (zuzenekoak, gonbidatuak, etab.:)
Norbait hil da hemen 22 - Kalamo Kurrenterekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Bilboko hiru lagunek sortutako talde berria aurkeztu zaigu aste honetan. Bakoitzak bere proiektua izateaz gain, orain, hirurak bat dira: Kalamo Kurrente. Proiektua azaldu digute, prozesuari buruz aritu gara eta beste behin zerrenda bat osatu dugu gure artean. Ekainak 6an izango dute hurrengo kontzertua Leioan, animatu bertara!
01:06:01
Norbait hil da hemen 21 - Hugorekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Gaurko saioan Lasartetik etorri zaigu Hugo, gu bezain friki eta jator. Aurretik Pogrom bezalako proiektuetan aritua, orain Mostaza Karizia taldean murgilduta dago. Hasiera batean zerrendan “edozer” sartu nuela pentsatu arren, nahiko argi geratu da badagoela zerbait amankomunean bertan. Kanta batetik bestera saltoka joan gara, 80. hamarkadak garrantzia hartu duelarik bueltan.
58:09
Norbait hil da hemen 20 - Hyperbolikarekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Hyperbolika taldea izan dugu gurekin aste honetan. Donosti eta Aretxabaletatik datorren duo berria dugu hau. Haien bide musikalean garrantzitsuak izan diren erreferenteak ekarri dizkigute eta hainbat gai irten dira bitartean. Esperimentatzen jarraitzeko gogoak dituztela argi utzi digute, ea laster kontzerturen batean ikusten dugun elkar.
01:00:38
Norbait hil da hemen 19 - Indaberekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Donostitik zuzenean etorritako taldea dugu oraingoan, Indabe. Hiru gaztek sortzen duten talde honek disko bat atera berri du, “Ez banaiz” izenekoa. Saio honetan diskoari buruz eta azkenaldian izandako errefereteei buruz aritu dira. Momentu lasai batean entzuteko zerrenda polita irten da denon artean.
01:03:58
Norbait hil da hemen 18 - Hil Faborez Festekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Hilerri paganora goaz denok batera. Norbait hil da hemen × Hil Faborez. Bigarren edizioa aurkezten duen festi familiar honetako lau kideak izan ditugu bertan. Festibalaren inguruko arrazoiak, planteamenduak, informazio interesgarri eta bizitakoak kontatu dizkigute. Bitartean, aurten lotu duten kartelazoaren talde tanda jarraitu eta kanta bana jarri dugu. Anima zaitezte plan polit honetara! Ekainak 14 (Ekainak 14!).
01:06:12
Norbait hil da hemen 17 - Stitxu eta malenp-rekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Estitxu eta Malen izan dira gurekin aste honetan. Elkarrekin egindako kanta ekarri digute eta elkarrizketa polita sortu da horren inguruan. Gaur egungo garaietan esparru artistikoetan bizi ditugun arazo eta presioei buruz aritu gara: autoexigentziak, lotsak, barne-gatazkak… Baina baita elkarlanak ekar ditzakeen altxorrei buruz ere. Adibide bat, UDABERRI, haien artean kaleratutako lehenengo kanta. Bizi izan duten prozesuari buruz hitz egin dute eta bitartean kanta batzuk sartu ditugu, beti bezala.
56:53
Norbait hil da hemen 16 - Nekktarrekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Nekktar taldea batu da gurera. Durangaldetik (Elorrio, Berriz eta Durangotik, hain zuzen ere) datorren hirukotea dugu. Alaia, Nerea eta Ibon etorri dira kanta zerrenda luze bat osatuz. Haien lehenengo lana (Hordago Larrei diskoa) kaleratu berri dute eta zerrenda honetan erreferente zein bukle bezala izan dituztenak nahastu ditugu.
01:02:28
Norbait hil da hemen 15 - Gorkassss eta Miinekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Azken ordu honetan Gorka eta Xabi izan dira gurean. Gorkassss (GARRAIO eta Ainke) eta Miin (Sistemak Arriskutsuak Dira) bakarlari moduan etorri dira, baina biak batera. Haien elkarlana oparitu digute primizian, “okerrera juten bada”, beste hainbat esaldien artean, laguntasunari buruz jarduten duen kanta. Eta horrelaxe joan zaigu guri ordua, lagun arteko tontakeri eta barre artean.
59:21
Norbait hil da hemen 14 - KUIRPOP 2.z. Beñatekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Aurreko saio amaitezinaren bukaera dugu hau. Honetan, kronologikoki sortutako zerrenda gaur arte luzatu dugu eta gertuago ditugun erreferenteei buruz egon gara hizketan. Kuir izateak ekar ditzakeenak eta musikaren bidez islatzen direnak izan dira berriro elkarrizketaren ardatzak. Gorroto, dantza edota negarrerako espazioak utzi ditugu kanten bitartez.
01:01:58
Norbait hil da hemen 13 - KUIRPOP 1.z. Beñatekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Bueltan gara aspaldiko partez. Arazo teknikoak gainditu eta saio berezi batekin gatoz oraingoan. Beñat laguna etorri zaigu historia klasea ematera. Gaurkoan, kuir/disidentzian kokatzen den musika pop-ari buruz aritu gara, datak asmatu nahian eta hainbat datu bitxi botatzen bitartean. Gai hau guretzat amaitezina denez denboraz larri ibili gara, eta horregatik, oraingo hau lehenengo zatia izango da, beste baten esperoan.
01:13:20
Norbait hil da hemen 12 - Adurrekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Bilbon kokatzen gara berriz. Oraingoan Adur (Naroa eta Xabi) izan dira irratian gurekin. Aurreko saioan hasitako elektronikaren gaiarekin jarraitu dugu nolabait. Opari eta kontakizun artean igaro da saioa. Kontzertu desberdinen anekdotak irten dira, bizitako egoerekin batera. Eta horrekin lotuta, ezagututako jende jatorra hainbat kantekin nahastu da.
56:15
Norbait hil da hemen 11 - Malakiasekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Malakias etorri da gaurkoan, Durangotik autopistako atasko guztiak gaindituz. Biok amankomunean ditugun eremuak atera ditugu saio honetan. Punkaren eta elektronikaren doinuak nahastu ditugu hainbat artista partekatu ditugun bitartean. Ez dago gaixorik, bere ahots naturala da entzuten dena.
50:25
Norbait hil da hemen 10 - Urtzi Izarekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Urtzi Iza ezin zen lehenengotariko gonbidatu bat izan gabe gelditu. Elkarrekin egon garen saio honetan pixka bat denetarik sartu dugu. Alde batetik, berarekin lan egin duten talde batzuei buruz ibili gara hizketan, eta bestetik, gu bion aparteko beste kontu batzuetaz. Bitartean gai interesgarriak atera dira eta lasai asko luzatu gara haietan.
59:06
Norbait hil da hemen 09 - Oihan Manterolarekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Gaurkoan Oihan Manterola etorri da Getariatik eta elkarrekin orain arte egindako saio dinamikoena irten da! Kanta azkar asko, zarata eta mugimendua. Testuinguru antzekotik abiatutako kejak, kezkak, hitz politt eta ez hain polittak. Anekdotaren bat eta frikada asko, hori dana ordutxo baten kontzentratua.
01:01:34
Norbait hil da hemen 08 - Mikosisekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Mikosis taldeko bi partaide izan ditugu gaurkoan gurean, Ane Mei eta Carla. Azterketak amaituta, kanta zerrenda bat osatu dugu denon artean urtearen hasiera on hau ospatzeko. Toki desberdinetako artistak izan ditugu zerrenda horren parte. Hala ere, kejak eta nostalgia puntuek protagonismoa hartu dute. Hurrengoan taldea osorik etorriko dela adostu da, bitartean ordutxo on bat pasa dugu elkarrekin.
51:00
Norbait hil da hemen 07 - Urtea hasten
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Aste honetan urteari hasiera eman dioten kanten zerrenda dator. 2025 urtea musikarekin abiatu dugu Norbait hil da hemen saioan. Azkenaldian entzundakoen nahaste bat ekarri dugu. Bertan, 80ko hamarkadan hemen gertu gertatutakoen istorioak sartu ditugu tartean. Baita atzo kaleratutako kantak ere, Olaia Inziarteren azken diska aipatuz.
52:23
Norbait hil da hemen 06 - Elenerekin
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Gaurkoan Elene artistarekin elkartu eta bera bezalako musikari bereziei buruz hitz egiten egon gara. Bere musikarekin hasi eta amaitu dugu, baina tartean pixka bat danetik sartu dugu. Bertako musikariak eta urrutikoak entzun ditugu, haien artean inspirazio bezala dituenak. Ez dugu mugarik jarri eta Elenek denbora luzez entzuteko gomendioak zerrendatu ditu bertan.
01:04:23
Norbait hil da hemen 05 - Urtea amaitzen
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Aste honetan zerrenda luze bat ekarri dugu, azkenaldian entzundako kanta multzo bat izan dena. Hasieran kriston oparia eduki dugu Bellum taldeko lagunek pasata. Haien lehenengo kaleratzea izan da, Zarama taldearen cover bat. Gero Serpiente bezalako taldeak gogorarazi ditugu eta beste talde berezi batzuk bisitatu ditugu.
44:48
Norbait hil da hemen 04 - Sistemak Arriskutsuak Dira
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Aste honetan kontzertu baten kronika izan da ardatza. Bilboko Kafe Antzokian elkartu ginen lagun artean eta egunean zehar entzundakoen jarraipen bat dator zerrenda honetan. Amaieran, Sistemak Arriskutsuak Dira taldeko lagunekin elkartu eta haiekin egindako elkarrizketa dago bertan. Gau polita geratu zen entzungai.
41:58
Norbait hil da hemen 03 - Errepidean
Episodio en NORBAIT HIL DA HEMEN
Hirugarren saio honetan bidaia luzatu eta estatu mailara egin dugu salto zuzenekoei buruz hitz egiten jarraitzeko. Errepidean sartu eta Madrildik hasi gara Seggs Tape taldearekin. Ondoren Valentzian geldialdi luzea egin eta bertako eszenako hiruzpalau talde aipatu ditugu. Albacetetik pasa eta amaitzeko beste puntan amaitu dugu, Granadan.
34:26
También te puede gustar Ver más
Bienvenido a los 90 Roberto Martínez recupera la música de nuestra adolescencia junto a un montón de nuevas propuestas. Blog: https://bienvenidoalos90.blogspot.com Facebook: https://www.facebook.com/bienvenidoalo90 Instagram: https://www.instagram.com/b90podcast Twitter: https://twitter.com/Rockisroll Actualizado
BATALLAS MUSICALES Batalla a muerte entre dos melómanos, en un sangriento enfrentamiento musical y verbal para comprobar quien es el que elige mejores canciones y machaca al oponente. Actualizado