Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Harpa Jotzen
Harpa Jotzen
Podcast

Harpa Jotzen 246u66

30
91

"Harpa jotzen", umorezko "pozkasta", Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umore biko ezagunak gidatzen du. Atal bakoitzeko, gonbidatu ezagun bat elkarrizketatzen dute, eta gai jakin baten inguruan aritzen dira berarekin. Gure gizartean, barrea eta umorea falta direlako eta beharra dagoelako proposatzen dute dosi txiki hau. 3e6s1m

"Harpa jotzen", umorezko "pozkasta", Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umore biko ezagunak gidatzen du. Atal bakoitzeko, gonbidatu ezagun bat elkarrizketatzen dute, eta gai jakin baten inguruan aritzen dira berarekin. Gure gizartean, barrea eta umorea falta direlako eta beharra dagoelako proposatzen dute dosi txiki hau.

30
91
#13.- Sare Sozialak, haterrak eta Ane Lindane
#13.- Sare Sozialak, haterrak eta Ane Lindane
Episodio en Harpa Jotzen
Sare sozialak dira, hamairugarren ataleko ardatza. Mirari Martiarenak, Instagram erabiltzen du batez ere eta Idoiak berriz X, twitter zena- Lagunak egin dituzte bertan? Denbora asko pasatzen dute sarean murgilduta?  Pozkast atal honetako gonbidatua Ane Lindane umoregilea izan da, eta berak kontatu digu birala bihurtzeak zer suposatzen duen eta haterrei nola erantzuten dien, besteak beste.  Harpa Jotzen, Mirarik eta Idoiak  txorakeriak eta fundamentu gabeko gauzei eskaintzen dieten txokoa da. Barre egin eta tarte on bat pasa nahi baldin baduzu, ez galdu pozkast hau! Harpa Jotzen, Hirudamatxok ekoizten du EITB Podkasterako.  
Humor y entretenimiento 1 año
1
0
47
39:04
#08.- Ana Galarraga: Zientzia eta mendiko botak jantzita
#08.- Ana Galarraga: Zientzia eta mendiko botak jantzita
Episodio en Harpa Jotzen
Hauxe Harpa Jotzen pozkastaren zortzigarren eta azken atala duzu, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriak eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen dieten txokoa.  Mendizaletasuna izan dute hizketagai denboraldia amaitzeko. Euskaldun jatorra izateko mendizalea izan behar duzu edo ez? Zein da mendi-tontorrean jatea gustuko duzun ogitartekoa?  Gonbidatua Ana Galarraga izan da, Elhuyar aldizkariko zientzia dibulgatzailea. Nola agurtuko ote du berak jendea mendian? Zer eramaten du jateko? Galdera hauen erantzunak ezagutu nahi baldin badituzu, bat egin ezazu  
Humor y entretenimiento 2 años
0
0
81
34:20
#07.- Nor izateaz, Iñigo Antsorregi korapilo askatzailearekin
#07.- Nor izateaz, Iñigo Antsorregi korapilo askatzailearekin
Episodio en Harpa Jotzen
Nor gara gu? Zer gara gu? Nola definitzen duzu zure burua? Norbait izateari buruz hitz egin dute Harpa Jotzen podcatsaren atal honetan. Gai honetan sakontzeko Iñigo Axtxorregi gidoigilea eta Korapiloak podcastaren arduraduna gonbidatu dute, eta beti bezala, galdera xelebreak egiteko.   Dagoeneko entzuteko gogoz zaude, ezta? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!  Hauxe Harpa Jotzen pozkastaren zazpigarren atala duzu, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriak eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen dieten txokoa. 
Humor y entretenimiento 2 años
0
0
57
33:32
#06.- Euskari buruz, Lorea Agirre JAKINeko zuzendariarekin
#06.- Euskari buruz, Lorea Agirre JAKINeko zuzendariarekin
Episodio en Harpa Jotzen
Hauxe Harpa Jotzen pozkastaren seigarren atala duzu, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriak eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen dieten txokoa. Atal honetan Euskara hartuko dute hizketagai. Erabiltzen dituzten euskarakadak eta euskarazko irainak aipatu dituzte, besteak beste. Gonbidatua Lorea Agirre, JAKIN aldizkariko zuzendaria da atal honetan. Salbatuko al du berak Euskara? Zein da gehien gorrotatzen duen euskarazko hitza? Jakin nahi duzu zer erantzun duen Loreak? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin! 
Humor y entretenimiento 2 años
0
0
69
42:49
#05.- Sexuaz, Jon Plazaola aktore umoretsuarekin
#05.- Sexuaz, Jon Plazaola aktore umoretsuarekin
Episodio en Harpa Jotzen
Sexua da hizketagai 5. atal honetan. Desberdintasunik al dago oraindik sexuaz gizon batek edo emakume batek hitz egiten badu? Masturbatzen al zara? Sexu hezkuntza egokia al da? Gai honetaz hitz egiteko gonbidatua Jon Plazaola aktorea da, eta galdera gaizto bat baino gehiago erantzun behar izan ditu: sexua gain-baloratuta dago? Barre egitea edo sexua nahiago du? Proposamen lizunik jaso al du inoiz? Jakin-mina duzu? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!  Harpa jotzen pozkasta, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriak eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen dieten txokoa da.  Gidoia eta  zuzendaritza: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai Soinu diseinua, grabaketa eta musika: Iñigo Etxarri Irudia: Unai Gaztelumendi Ekoizpena eta Koordinazioa: Hiru Damatxo, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai Hiru Damatxok EITB podkasterako espresuki ekoitzitako podcasta.
Humor y entretenimiento 2 años
0
0
91
31:17
#04.- Aitzakiez, Manu Etxezortu kazeratiarekin
#04.- Aitzakiez, Manu Etxezortu kazeratiarekin
Episodio en Harpa Jotzen
Aitzakiei buruzko hausnarketa da Harpa Jotzen pozkastaren 4. atalak eskaintzen dizuna. Iaioa zara aitzakiak jartzen? Ezetz ez dakigulako esaten aitzakiatan hasten gara? Zein da inoiz esan dizuten aitzakiarik sinesgaitzena? Manu Etxezortu, Euskadi irratiko esataria da gonbidatua eta aitzakiarik  gabe erantzun dio gure galdetegi xelebreari. Jakin nahi duzu zer erantzun duen? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin.  Harpa jotzen pozkasta, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriak eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen dieten txokoa da. Gidoia eta  zuzendaritza: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai Soinu diseinua, grabaketa eta musika: Iñigo Etxarri Irudia: Unai Gaztelumendi Ekoizpena eta Koordinazioa: Hiru Damatxo, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai Hirudamatxok EITB podkasterako espresuki ekoitzitako podcasta.
Humor y entretenimiento 2 años
1
0
71
27:10
#03.- Loaz, Aitziber Garmendia aktorearekin
#03.- Loaz, Aitziber Garmendia aktorearekin
Episodio en Harpa Jotzen
Harpa Jotzen pozkastaren atal honetan guztioi eragiten digun gaia landu dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik: loa. Badakigu gaizki lo egiten dugunean eguna aldapa gora egiten zaigula. Loti ona al zara? Pijamarekin edo kamiseta zaharrarekin sartzen zara ohera? Eta neguan? Poltsa berotik behar izaten al duzu?  Gai zirraragarri honi buruz hitz egiteko luxuzko gonbidatua dute, Aitziber Garmendia. Iratzargailuak jo baino lehen esnatuko ote da? Oholtzatik ikusi ote du inor lotan? Zurrunga egiten ote du?    Hauek eta gehiago izango dituzte hizpide, beraz, zeren zain zaude? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!   
Humor y entretenimiento 2 años
1
0
89
27:25
#02.- Kuadrilaz, Joxe Rojas teknopatarekin
#02.- Kuadrilaz, Joxe Rojas teknopatarekin
Episodio en Harpa Jotzen
Harpa Jotzen pozkastaren bigarren atalean Euskal Herriko instituzio garrantzitsuenetakoa aztertu dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik: kuadrillak. Nolakoa da zurea? Zer paper betetzen duzu bertan? Soilik neskek osatzen duzue? Mutilek bakarrik? Nork eramaten du botea? Gonbidatu berezia aukeratu dute azterketarako, Joxe Rojas, TOKIKOM, euskarazko Tokiko komunikabideen elkarteko komunikazio-zuzendaria. Teknopata blogaren kudeatzailea eta ilgoropilaren defendatzaile sutsua. Txakurra paseatzera kuadrillarekin batera ateratzen ote du? Zer esango lukete kuadrillako kideek beraz? Kuadrillatik atera daiteke? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin! ______________________ Gidoia eta  zuzendaritza: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai Soinu diseinua, grabaketa eta musika: Iñigo Etxarri Irudia: Unai Gaztelumendi Ekoizpena eta Koordinazioa: Hiru Damatxo, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai Hirudamatxok EITB podkasterako espresuki ekoitzitako podcasta.  
Humor y entretenimiento 2 años
2
0
95
34:48
#01.- Barreaz, Beatriz Elgezabal aktore eta klownarekin
#01.- Barreaz, Beatriz Elgezabal aktore eta klownarekin
Episodio en Harpa Jotzen
Hauxe Harpa Jotzen pozcastaren lehen atala duzu. Bai, ongi irakurri duzu: PoZcasta. Izan ere, txoko honetan txorakeriak eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskainiko diete Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek. Pozkast honek bi zati nabarmen izango ditu. Lehendabizikoan gai konkretu baten inguruko gogoetak egingo dituzte gure bi harpa-jotzaileek. Lehen atal honetan Barrea izango da protagonista. Zer nahiago dute, sexua edo barrea? Zenbat barre mota daude? Barre desegokirik badago?  Bigarren zatian Bea Egizabal  umoregilea gonbidatuko dute barreaz hitz egiten jarraitzeko, eta horretarako oso galdetegi xelebrea prestatu diote: Barre egin edo eginarazi? Noiz geratu da barregarri? Kroketa-zalea da? Prest zaude harpa-jotzaile komunitatearekin bat egiteko? Eman Play! _____________ Fitxa Teknikoa: Gidoia eta  zuzendaritza: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai Soinu diseinua, grabaketa eta musika: Iñigo Etxarri Irudia: Unai Gaztelumendi Ekoizpena eta Koordinazioa: Hiru Damatxo, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai Hiru Damatxok EITB podkasterako espresuki ekoitzitako podcasta.
Humor y entretenimiento 2 años
2
0
98
34:57
#00.- Harpa jotzen: Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren musika
#00.- Harpa jotzen: Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren musika
Episodio en Harpa Jotzen
Otsailaren 13an abiatuko dugu Harpa jotzen umorezko podcasta EITB podkast atarian. Gidaiak, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena izango ditu, aurrez ere harpa-jole profesional ezagun direnak. Herriz-herri beren ikuskizunen bidez erakutsi duten bezala umorea banatu nahi dute lau haizetara. Horregatik sortu dute podcasta edo eta hobe esan, poZcasta heurek izendatu nahiago duten bezala.  Aurki dituzu, Idoia eta Mirari, harpa-jotzera hurblidu dituzten elkarrizketatuak alboan dituztela, aldarterik onenean. Zure algarak nahi dituzte, edo irrifarra sikiera!
Humor y entretenimiento 2 años
2
0
54
03:33
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Estirando el chicle
Estirando el chicle Estirando el chicle es un podcast de comedia que surge de la necesidad de Victoria y Carolina de rajar sobre todas las cosas que les indignan. Semana a semana y sobre un tema concreto, Carol y Vicky comparten experiencias y anécdotas con otras mujeres, hacen crítica social, se faltan al respeto y cantan. Cantan fatal. Todos los DOMINGOS en PODIUM PODCAST, YouTube, Spotify,  Amazon Music, Apple Podcast, Ivoox, Google Podcast, la plataforma de podcast de un primo mío y un montón de sitios más.   Actualizado
Nadie sabe nada, con Buenafuente y Berto
Nadie sabe nada, con Buenafuente y Berto Andreu Buenafuente y Berto Romero se sientan frente a frente, micro a micro, e improvisan. ¿Qué puede salir mal? El humor de estos dos genios es oro para tus orejas. Ábrelas bien que, en el fondo, nadie sabe nada. En directo en Cadena Ser los sábados a las 12:00 y a cualquier hora si te suscribes. Actualizado
BTN
BTN Bueltan da Berezkoa eta Naturala bideopodcasta. Ohiko formatuari eutsiko zaio hein batean, baina lau aurkezletik hirura pasatuta eta tonu serioago bat-edo bilatuta. Euskal kultur esferako pertsonaiak gonbidatuko ditugu, eta aktualitate kutsudun solasak sortu. Actualizado
Ir a Humor y entretenimiento