Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea
Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea
Podcast

Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea 1y5d4h

41
14

Poesia bizitza da eta bizitza, poesia. 4m2q1p

Poesia bizitza da eta bizitza, poesia.

41
14
Josu Goiko: ''Hiru poema eta bertso sorta bat'', Astelehen poetikoak amaitzeko
Josu Goiko: ''Hiru poema eta bertso sorta bat'', Astelehen poetikoak amaitzeko
Arkeologia lan txikia izan da, Josu Goikok Astelehen poetikoak podcastean egin duena. Poesiaren arloko nobedadeak zuzenean pocastaren atalera ekarri beharrean, urtetxo batzuk dauzkaten poema liburuak aukeratu izan dituelako guri eskaintzeko. "Nik asko ikasi eta gozatu dut Arantxa Urretabizkaia, Koldo Izagirre, Karmele Igartua, Angel Erro, Castillo Suarez, Artze, Montoia, Bilbao eta beste hainbaten poemak irakurtzen" esan digu azken atal honetan. Eta urtean zehar aurkeztutako poeten lanen artetik, bigarren aukeraketa bat egin digu azken atalerako. Hala, Karmele Jaioren "Gosari aztarnak",  bigarrena Peru Magdalenaren "Argia" liburutik aukeratutakoa da, "Nere buruari" Manuel Lasarteren  bertso-poesia da hirugarren aukera eta Miren Agur Meaberen "Baratzeko deia" laugarren eta azkeneko olerkia,  Poesia, musika ederrez hornitua, beti bezala.  Eman Play, lehen bai lehen. 
Arte y literatura 2 años
0
0
10
14:05
Andolin Eguzkitza: “Mila urte igaro eta, ura bere bidean” poema liburu eder ,fin eta laburra.
Andolin Eguzkitza: “Mila urte igaro eta, ura bere bidean” poema liburu eder ,fin eta laburra.
LGTBI+ Harrotasun egunaren testu inguruan, poeta homosexual baten poesia aukeratu nahi izan du Josu Goikok, Andolin Eguzkitzaren "Mila urte igaro eta, ura bere bidean" (Susa, 1993)  poesia liburu labur bezain  ederrekoa. Andolin, gazterik hil zen bihotzekoak jota. Poeta homosexuala zen. "baita euskaltzaina, euskaldunberria, santurtziarra, abertzalea, euskaltzalea eta pertsona oso maitatua ere", Josuk azpimarratu nahi izan duenez. Bereziki, gorazarre horiek guztiak aurkitu izan dituelako berari buruzko aipamenetan ez ordea, "haren gaytasunari erreferentzia egiten zion aipurik, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Rikardo Arregi poeta gayen testu batzuetan salbu". Eta horrexegatik jarri nahi izan ditu azpimarratuta haren poemetan badagoela  "beste gizon batzuk desiratzen dituen gizona, protesta egiten duen gizona ere bai, irakurtzen duen gizona" eta horiek guztiak barrutik ateratzeko idazten zuela poetak.  AEB-n zegoela, Eguzkitzak idatzitako "Oraina". Jende zuhurraren artean afaldu naiz bart" eta "Hitzak" izeneko poemak aukeratu ditu Josuk, gaurko Astelehen poetikoak podcastean ahots goran irakurtzeko. 
Arte y literatura 2 años
0
0
8
11:24
Amaia Lasa Alegria : ''Itsasoko izaki'', emakume ahots berri urratu eta bizia
Amaia Lasa Alegria : ''Itsasoko izaki'', emakume ahots berri urratu eta bizia
Amaia Lasa Alegriaren poesia aukeratu du Josu Goikok  Astelehen poetikoak podcastaren 40. atalerako. "Euskal poesiara emakume ahots berri, urratu eta bizia ekarri zuen poeta" gisara definitu duena. Eta "Isasoko izaki" (Maiatz 2010) Getariarrak  argita emandako azken poesia liburutik egin du ahots goran irakurtzeko olerkien aukeraketa "ni indartsua, boteretsua" topatzen duelako poemetan. Nikaraguan Lasak egin zuen egonaldiari lotutakoa da aurreneko olerkia "Tropikoko euria", "Gizonaren amets okerra" da bigarrena, Lasaren poetikaren erdigunean emakumea dagoelako, "nire unibertsoa" olerkiak.  
Arte y literatura 2 años
0
0
13
09:32
Inazio Aiestaran: ''Munstro Abertzalea'', herri kontraesankor honen kumea
Inazio Aiestaran: ''Munstro Abertzalea'', herri kontraesankor honen kumea
"Munstro abertzalea" (Elkar 2002) , Inazio Aiestaran , Filosofia irakasle eta pentsalariak argitara emandako olerki liburu bakarra, Joxe Azurmendiren hitz-oste luzea du eta itxura batean hark bezala, Inazio Aiestaranek ere  pentsalari eta poetaren arteko dikotomia ez du onartzen. Ez du behintzat poesia liburu gehiago argiatara eman.  "Munstro abertzalea"herri honen kume kontraesankorra da Josu Goikoren ustez , edo hobeto esanda," herri kontraesankor honen kumea". "mailuak" iruditzen zaizkio Josuri Aiestaranen olerkiak. Intimista da ahots goran irakurtzeko aukeratu duen lehen poema "Haurtzarotik helduarora" , "Aitaren etxea" olerkian zuzenean erantzuten dio Gabriel Arestiri eta "Nire Aitaren heriotza-ziurtagirian agertzen ez dena" da hirugarren olerkia.  Eman Play-ri eta entzun. 
Arte y literatura 2 años
0
0
15
10:45
Marikita Tambouring: Iparraldeko idazlearen Olerki bilduma elebiduna
Marikita Tambouring: Iparraldeko idazlearen Olerki bilduma elebiduna
Maiatz aldizkaria eta argitaletxea erreferentea dira iparraldeko kulturan. Josu Goikok Astelehen poetikoak podcastaren atal honetarako aukertau duen Marikita Tambourin idazlearen olerki bilduma argitaletxe honetakoa da. Biiztza osoan zehar Iparraldeko sortzaileak Euskaraz eta Frantzesez idatzitako olerkiak dira, eta Josuk Euskarazkoak aukeratu ditu ahots goran irakurtzeko.
Arte y literatura 2 años
0
0
11
08:29
Edorta Jimenez edo Omar Nabarro, bere heteronimoaren ''Haragizko amoreak''
Edorta Jimenez edo Omar Nabarro, bere heteronimoaren ''Haragizko amoreak''
Heteronimoa, ezizen edo izen orde baian haratago doan hitza da. Idazle askok erabili izna dute heteronimoa beren lanak kaleratzeko. Agian heteronimoak erabili zituen poeta ezagunena Fernando Pessoa portugaldarra izan zen. Bat ez, hiru heteronimo erabili zituen bere obra idazteko: Alberto Caeiro, Alvaro de Campos eta Ricardo Reis, bere izen propioaz gain. Eta zertarako? Ba, Josu Goikoren iritzirako idazkera estilo desberdinak sortzeko, "tematika berriak probatzeko; azken batean, Pessoa poetarengandik aldentzeko, poeta berriak sortuz".  Edorta Jimenezek, Omar Nabarro heteronimoa erabili du bere obra poetiko osoa sinatzeko.2010eko liburua da "Haragizko amoreak", Susarekin 2010ean argitaratutakoa, eta momentuz Nabarroren azkena. "Liburu karnala da, sentsuala, maitasunak indar handia du liburuan, hargaizko forman, baina samurra ere bada, amari eskainitako poema ederra dago orriotan" esan digu  Josu Goikok liburuaz Astelehen poetikoak podcastean , eta Jimenezen obra osoan zehar gertatzen den bezala, "klase kontzientzia handia" ageri dela liburuan. Mudakarra izaki, Itsasoa oso presente dago Jimenezen eta bide batez, Nabarroren poesian.  "Sabako Erregina",  "Ugertuko da titanioa" eta "Joan Libre"  poemak aukeratu ditu Josuk ahots goran guri irakurtzeko. 
Arte y literatura 3 años
0
0
12
10:46
Aurelia Arkotxa: ''Atari Ahantziak'' sentsibilitate finez idatziak
Aurelia Arkotxa: ''Atari Ahantziak'' sentsibilitate finez idatziak
Astelehen poetikoak podcastaren bidez Josu Goikoak izaten duen  helburuetako bat, "denborak pilatutako hondarrak estali dituen liburuak" berriz ere  aire zabalera ekartzea izaten da. Eta podcastaren atal honetan,  Aurelia Arkotxaren orain ia hogeita hamar urteko poesia liburua "Atari ahantziak" liburuari eman nahi izan do arnasa. Euskaltzain Baigorriarrak idatzi duen poesia liburu bakarrari.  Izan ere Josuren iritzirako, oso gauza zaila lortzen du Arkotxak liburu honetan "kultua da eta, aldi berean, hurbila. Ez du errazkeriara jotzen". irakurleari eskaintzen dizkio historiaren eta kulturaren hainbat printza eta beste hainbat bizipen pertsonal, olerkietara ekarrita. Josuk, hiru hauek aukeratu ditu ahots goranzko irakurketarako: "Dundu", "Nausikaa" eta "Itsaski".  Play eman eta gozatuko dituzu. 
Arte y literatura 3 años
0
0
10
11:12
Gabriel Aresti: ''Gizon forma zuen ekaitza''
Gabriel Aresti: ''Gizon forma zuen ekaitza''
Bilboko eta euskal herrietako poeta, "euskal kultura astindu zuen gizona" izan zen Gabriel Aresti, Josu Goikoren esanetan. Poeta soziala, eta pertsona  "zaila" aldi berean, bere izaera pertsonalaren ondorioz.  Gazterik hil zen, 41 urterekin eta gaixoaldi baten ondoren. "Harri eta herri" da haren liburu famatuena, 1964koa, eragin handia izan zuena euskal literaturaren historian, formagatik eta bereziki zerabilen tematika sozialagatik. "Zorrotzako portuan aldarrika", "Egia bat esateagatik", edo eta "Nire aitaren etxea" poema markatzaileak jasotzen ditu liburu horrek. Josu Goikok ordea, "Harrizko herri hau" (Lur 1971) liburua aukeratu du Astelehen poetikoak podcastaren ale honetarako. "Liburu tristea" azpimarratu du Josuk eta honoko hiru poema hauek aukeratu ahots goranzko irakurketarako.  "Gizonaren ahoa", "Gizona geldi-arazteko bertsoak" eta testamentua dirudien poema "Kontadore eta poeta" deritzona.  Eman Play eta gozatu! 
Arte y literatura 3 años
0
0
14
11:54
Jon Gerediaga: ''Argia, lurra, zuhaitza, zerua'', natura, orohar
Jon Gerediaga: ''Argia, lurra, zuhaitza, zerua'', natura, orohar
Jon Gerediagaren "Argia, lurra, zuhaitza, zerua liburua" (Pamiela 2015) da Astelehen poetikoak podcastaren ale honetarako Josu Goikok egin duen aukera. Gerediagak,  ibilbide luzea du sorkuntzan, antzerkian hasi zen, Bilboko Antzerkiola Imaginarioa izeneko taldean; besteak beste, Ander Lipusekin batera. Baina gerora, poesian egin du ibilbidea nagusiki. "Destilazio baten emaitza" dela  haren lana uste du Goikok,  "kentzen eta kentzen" mamira heldu dela " Urtaroak eta zeinuak"  eta "Natura berriak" liburuetan. Natura, erdigunea da  Jon Gerediagaren poematan.  Ahots gorazko irakurketarako, erreka, gaua naturan eta euri zaparrada gai bezala jasotzen dituzten poemak aukeratu ditu  Josu Goikok.     
Arte y literatura 3 años
0
0
7
10:03
Aitziber Galardi: ''Mendafin usaineko iluntzeak'' , Marokorako bitakora
Aitziber Galardi: ''Mendafin usaineko iluntzeak'' , Marokorako bitakora
Marokora bidaia egin dugu Astelehen poetikoak podcastaren atal honetan, Aitziber Galardiren "Mendafin usaineko iluntzeak" (Erein,1995) poema liburuaren bitartez. Blas de Otero saria irabazi ostean eman zuen argitara liburua Oiartzungo idazleak. Josu Goikoren iritzirako, oso liburu polita da, "izenordearen adiera onenean". Oso era bizi eta ederrean deskribatzen ditu Galardik Marokoko paisaiak, usainak, jendea (batez ere jendeak) eta bere pentsakizunak eta bizipenak. Gainera, liburuan han eta hemen egilearen beraren marrazkiak ageri dira, olerkiak laguntzen. "Asniko mendi azoka" , "Avenue Mohamed VI", eta "Tea Prestatzen - Atay S Nanah" dira ahots goran irakurtzeko aukeratu dituen hiru poemak. 
Arte y literatura 3 años
0
0
11
10:38
Joan Mari Irigoien: ''Biziminaren sonetoak'', idazlearen neurri estuko balentria
Joan Mari Irigoien: ''Biziminaren sonetoak'', idazlearen neurri estuko balentria
Joan Mari Irigoien oso idazle oparoa izan da eta da, poesia eta nobela idatzi ditu batez ere. "Babilonia" edo "Lur bat haratago" dira ezagunenak. Azkeneko lana "Sorgin-argien ehizan" poesia liburua.  Sonetoa ez da euskal literaturan asko erabili den neurria, ohikoagoa da zortzikoa. Izan ere, Sonetoak oso neurkera estua du: hamaika silabako hamalau bertso lerro, lau ahapalditan banatuta. Lehenengo biak lau lerrokoak eta azken biak hirukoak, eta errima estua lerroetan banatuta. Horrexegatik "Biziminaren sonetoak" argitara emanez  neurri estuko balentria handia egin zuen Irigoienek 2004an  Josu Goikoren iritzirako "gozamena da poeta bat neurriaren eta errimaren arteko solas eta borrokan irakurtzea". Hiru soneto hauek aukeratu ditu Astelehen poetikoak podcastaren atal honetarako. "Hauts-errautsen arteko solasa" ,"Bagdadeko gaua", eta "Ulizar mendia".   
Arte y literatura 3 años
0
0
12
09:19
Sonia Gonzalez: ''Sagarroiak'', poema eder, bizi, gogor eta indartsuak jasotzen dituen liburua
Sonia Gonzalez: ''Sagarroiak'', poema eder, bizi, gogor eta indartsuak jasotzen dituen liburua
Trikuari esateko izen andana dago euskaz, kirikinoa ,usintxa, besteak beste, baina Josu Goikoren iritzirako "agian guztietan izen politena  sagarroia" da, Sonia Gonzalez idazle barakaldoztarrak aukeratutakoa, IZen horekin argitara eman zuen 2002an poema liburua, Arrese-beitia saria irabazita. Bere aurreneko liburua izan zen, harrez gero, gehiago argitara eman ditu, poesia ez ezik nobela eta saiakerazkoak. "Goizak ", "Auzoa eta poesia" eta "Mendekua" poemak irakurri ditu Josu Goikok ahots goran, Podkastaren atal honetan.
Arte y literatura 3 años
0
0
11
09:29
Joxan Artze: ''Bizitzaren atea dukegu heriotza'' eta gehiago
Joxan Artze: ''Bizitzaren atea dukegu heriotza'' eta gehiago
Berriki jakin du Josu Goikok, Tolosan, Bentaundin interbentzio artistikoa egin dutela pasean ari zaren bitartean poesia irakurri ahal izateko. Aitzakia hori baliatu du interbentzio artistikoak egin zalea zen Joxan Artze Astelehen poetikoetara ekartzeko. Usurbilko artistak Elkar argitaletxearekin argitara eman zuen "Bizitzaren atea dukegu heriotza" liburutik egin du goranzko irakurketa Josu Goikok podcastaren gaurko atalean, liburua bera baita interbentzio artistikoa. Lehen poesian, "Bihotza begietan" deritzonean, Xabier Lizardi du gogoan, beste bi poemak entzutea duzu onena, ez bait dute izen-buru zehatzik. 
Arte y literatura 3 años
0
0
12
09:51
Gotzon Barandiaran: ''Katamalo'' poema liburuaren egilea eta kultur eragilea
Gotzon Barandiaran: ''Katamalo'' poema liburuaren egilea eta kultur eragilea
Poesia egunerako kultur eragile baten poesia aukeratu du Josu Goikok, Gotzon Barandiaranen "Katamalo" (Susa 2007) poema liburutik aukeratuta. Unibertsitatean elkar ezagutu zuten kultur eragileak eta biek eta opari txiki bat egin nahi izan dio urte betetzean. Podcastaren atala prestatzeko berriz irakurrik , iruditu zaio ahots indartsua daukan liburua, "eta ahots hori da politikoa, goitik behera ezarrita diguten statu quoaren salatzailea, eta da ume baten ahotsa, eta da maitale baten ahotsa, eta da etorkizun hobe baten esperantzan dagoen ahots poetikoa", Josu Goikoren iritzirako. Ostondo edo ostenduk, gorde edo ezkutatu esan nahi du eta  "Ostondu sakon poza" du izen burua aukeratutako aurreneko poemak. "Soka Labur" sailetik da bigarren poesia aukera eta "Argazkiekin zorretan" deritzo hirugarrenak.  
Arte y literatura 3 años
0
0
8
11:21
Aitxus Iñarra: ''Hirusta''; amodioak, bizitzak eta heriotzak. Inperfekzioaren indarra
Aitxus Iñarra: ''Hirusta''; amodioak, bizitzak eta heriotzak. Inperfekzioaren indarra
Kasualitatez iritsi zen Josu Goiko Antxus Iñarraren "Hirusta" liburuaren orrietara, Susa argitaletxeak digitalizatuta dauzkan liburuen bitartez Armiarma izeneko webgune ederrean. Idazle eta irakasle Bergararrak orain berrogei urte idatzitako poema liburua bait da. Josu Goikok argi esan digu Astelehen poetikoak podcastean "badira liburu batzuk inperfektuak izan arren (eta hau hala da) han eta hemen izugarrizko indarra edo autentizitatea erakusten dutenak". Pelikulekin ere gertatzen da, ez dira borobilak agian, baina badaukate zerbait. Eta horixe gertatu zaio Josuri "Hirusta" liburuarekin. Hiru gai unibertsaletan zatitzen dira liburuko poema laburrak: amodioak, bizitzak eta heriotzak. Amodioari dagokio aurrenekoa, eta bizitzaren esparruan kokatzen dira Josuk aukeratutako beste bi poemak, Urte Zaharrari eta Zuhaitzari dagozkionak.  
Arte y literatura 3 años
0
0
7
09:46
Castillo Suarez: ''Urtebetetze festa''
Castillo Suarez: ''Urtebetetze festa''
Poema liburu bat zabaltzen duzunean zer aurkituko duzun ez dakizu. Izan daiteke zeure burua ikusteko ispilu bat; izan daiteke beste baten bizitzan zeure burua murgiltzeko putzu bat; jostailu bat izan daiteke, atseginerako edo kontsolamendurako tresna bat, eta izan daiteke horien guztien batura bat. Horixe izan daiteke ,gutxi-asko, Castillo Suarezen "Urtebetetze festa" (Elkar, 2012) izeneko poema liburua eta beroni eskaini dio Josu Goikok, Astelehen poetikoak podcastaren atala. Ibilbide luzeko poeta da Suarez, poeta purua, Josuren iritzirako "poesiaren mugen barruan soilik idatzi duen idazlea". Hala ere, poesiak ematen duen askatasun formala baliatuz, liburu honetan ia ez dago bertso lerrorik. Eta badago narratzaile baten ahotsa ere. Poema bakoitza istorio garratz bat da. Galeraz ari da, haurtzaroko galeretaz, baina batez ere maitasunak eta desirak dakartzaten galeretaz. Liburu umezurtza aipatu du Josuk. "Errepideak", "Zu maitatzeko giroa dago", eta  "Ez da beharrezkoa idaztea"  ahots goran irakurri dizkigun hiru poemen izen buruak.   
Arte y literatura 3 años
0
0
10
10:59
Inauterietako bertsoak: Umore punttua dute historian zehar, hemen eta hemendik kanpora
Inauterietako bertsoak: Umore punttua dute historian zehar, hemen eta hemendik kanpora
Josu Goikok Astelehen Poetikoak podcastean azaldu digunez tradizio askotan daude Inauteari lotutako olerkiak. Umore punttua izaten dute eta askotan bertso lero neurtu eta errimatuak izaten dira, Chirigota adibidez. Euskaldunok "ez daukagu soneto edo quintillaren tradiziorik, guk zortziko handiak eta txikiak, seiko eta bederatziko motzak dauzkagu" azpimarratu du eta inauterien aitzakian, horietako batzuk ekarri ditu tartera. Bizente Etxegarai, Donostiako udaleko garaiko teknikari eta bertso jartzaileak 1830ean jarritakoak aurrena. Patxi Etxeberria apaizak, iñauteriaren kontra idatzitakoak gero eta amaitzeko Pello Esnal idazlearen bertso batzuk. Mozorrotu bai edo ez dilemari helduz. Bertso hauetan, Esnalek mozorrotu nahi ez duen buru hotza eta mozorratu beharra duen bihotz beroa elkarrizketan jartzen ditu.  
Arte y literatura 3 años
0
0
6
10:51
Peru Magdalena: ''Argia''. Argirik gabe ez dagoelako ezer
Peru Magdalena: ''Argia''. Argirik gabe ez dagoelako ezer
Argirik gabe ez legoke bizitzarik, ez eta sormenik ere. Argia, Euskaraz, adimenaren baliokide da, hala gogora ekarri digu Josu Goikok Astelehen Poetikoak podcastera. Peru Magdalena, idazle Durangarraren "Argia" (Elkar 2016)  poema liburua eskuetan hartuta etorri da Josu, "Poema jostaria, sakona, arina, nostalgikoa, bitala… gauza asko da liburu hau, eta helburu bakarra du: argia zer den deszifratzea". "Elurra"ri eskainitakoa izan da ahots goran irakurtzeko aukeratu duen aurreneko poema " argiaren esentzia begietara ekartzen digun materiazko gauza bat" bait da elurra. "Gau garbia" eta "Enarak" beste bi irakurgaiak- 
Arte y literatura 3 años
0
0
8
10:25
Itxaro Borda: Urtez urte liburu bana argitaratzen duen idazlea.
Itxaro Borda: Urtez urte liburu bana argitaratzen duen idazlea.
Egunkaria atzekoz aurrera irakurtzen den bezala, Itxaro Bordaren "Oraina" (Susa, 1998) liburuaren atzekoz aurrerako entresaka eginda osatu du Astelehen poetikoak podcastaren atal hau Josu Goikok. Izan ere, liburu ilun samarra egiten zaio Goikori, Baionako idazle oparoaren hau. Bilaketa lana, denboraren jitoan egindako bilaketa bat, erbestean, barneko erbeste batean egindako bilaketa, heriotzaren itzalpean egindako bilaketa, hitz neurtuetan eta prosa poetikoan zehar egindako bilaketa. Horregatik, pentsatu du atzekoz aurrera egitea irakurketa, liburua argi izpi batzuekin hasi bai, baina iluntzen doalako. Ilunetik argira egin du entresaka, Josuk.  Ia urtero argitaratzen du Bordak libururen bat dela poesia, dela nobela, dela narrazioa. Poeta bikainaz gain, idazle barrokoa ere iruditzen zaio Josu Goikori "eta ez diot hau, hegoaldeko begi kondeszendientez, haren iparraldeko euskararen kutsu nabariagatik, baizik eta benetan darabilelako poeta honek hizkuntza nahieran, haren aukera guztiak baliatuz, irakurlea uneoro desafiatuz."  Zer da bizitza, heriotzarako bidea ez ezik? Eta zer heriotza, bizitza oso baten ondorena baizik" poemak irakurri dizkigu ahots goran Josuk.       
Arte y literatura 3 años
0
0
6
11:05
Rikardo Arregi Diaz de Heredia: ''Bitan esan beharra'' .
Rikardo Arregi Diaz de Heredia: ''Bitan esan beharra'' .
Rikardo Arregi Diaz de Heredia, "Bitan esan beharra"  (Alberdania 2021) poesia liburua, zoragarria egiten zaio Josu Goikori, "poeta handi baten" kalitatezko liburua deritzo.   Badira liburu eskuzabalak, orriz orri irakurlearen gogoa, hari atsedenik eman gabe, asetzen dutenak, eta hau da horietako bat jotzen du. Gauza arraroa izaten dena poema liburu luzeetan, zaila bait da  da 170 orrialdeko poema liburu batean, mailari eustea eta honek aise gainditzen du balentria hori, Goikoren aburuz.  "Liburu honek badu Mediterraneoaren kresal usain bat, bidaiaria da, kultua, kultura klasikoaren goresle... Topiko literarioak hamaika dira: "carpe diem", adibidez edo "tempus fugit" (denbora ihesi doa). Beste bat da "locus amoenus" (leku atsegina) eta topiko hori baliatuta ontzen du Arregik poema luze samar eder hau" esan digu hitzez hitz Josuk Astelehen poetikoak podcastaren atal honetan. "Leku Atsegina", "Gerra argazkia" eta izen buru gabeko hirugarren bat aukeratu ditu ahots gorazko irakurketarako, hasteko aukeratu dituen bi poematxoaz gainera. 
Arte y literatura 3 años
0
0
7
11:19
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Eusko ikaskuntza
Eusko ikaskuntza Programa que gira en torno a la cultura, las tradiciones, la historia y la ciencia y aborda cada semana un tema diferente. Ismael Díaz de Mendibil es su conductor, y cuenta con la presencia de invitados. Actualizado
La hora del bocadillo
La hora del bocadillo 'La hora del bocadillo' es un espacio dedicado al cómic y la ilustración, con Laura Barrachina al frente. Actualizado
Amarauna
Amarauna Amaraunak harrapatuko zaitu astebururo. Goizak era entretenituan igarotzeko modu egokiena.Gorka Otaegik gidatuta Actualizado
Ir a Arte y literatura