
01.- atala: Hain nekeza al da euskaldun izatea? 81934
Descripción de 01.- atala: Hain nekeza al da euskaldun izatea? 1u6d68
Zapla! podcasta, Euskararen Topaguneak, Euskaraldiaren testuinguruan, Hizkuntza ohiturak aldatu eta Euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da. Monika Belastegi eta Juankruz Lakastak gidatuta, Belarriprest eta Ahobizi guztientzat lagungarri izan nahi du. Izan ere, Euskaraldiaren 2022ko leloak dioen bezala "hitzez ekiteko garaia da". Zapla! podcastaren lehen atalean, portaerak baldintzatzen dituzten egoeren inguruan aritu gara. Horretarako, Gemma Sangines psikologo bilbotarrarekin estres linguistikoa zer den eta nola eragiten duen aztertu dugu. Sumisio linguistikoaz eta hizkuntza asertibitateaz ere aritu gara. Juan Ignacio Perez Iglesiasek berriz, bere bizitzan zehar egindako hizkuntza hautuak azaldu dizkigu. Soinu diseinua: Iñaki Beraetxe Aktoreak: Xabier Alkiza, Ainhoa Ayerbe, Marga Altolagirre, Lorea Intxausti, Kepa Errasti, Joxefelipe Auzmendi, Iñaki Beraetxe eta Aintzane Gamiz. Ekoizpena: ON TIMEk Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak sortu dute EITB podkast atariarentzat. 331737
Comentarios de 01.- atala: Hain nekeza al da euskaldun izatea? 53272k