Descargar APP gratis en APP Store 72434n
Descargar APP gratis en Play Store
13/02/2022
Egunkaria atzekoz aurrera irakurtzen den bezala, Itxaro Bordaren "Oraina" (Susa, 1998)...
Egunkaria atzekoz aurrera irakurtzen den bezala, Itxaro Bordaren "Oraina" (Susa, 1998) liburuaren atzekoz aurrerako entresaka eginda osatu du Astelehen poetikoak podcastaren atal hau Josu Goikok. Izan ere, liburu ilun samarra egiten zaio Goikori, Baionako idazle oparoaren hau. Bilaketa lana, denboraren jitoan egindako bilaketa bat, erbestean, barneko erbeste batean egindako bilaketa, heriotzaren itzalpean egindako bilaketa, hitz neurtuetan eta prosa poetikoan zehar egindako bilaketa. Horregatik, pentsatu du atzekoz aurrera egitea irakurketa, liburua argi izpi batzuekin hasi bai, baina iluntzen doalako. Ilunetik argira egin du entresaka, Josuk. Ia urtero argitaratzen du Bordak libururen bat dela poesia, dela nobela, dela narrazioa. Poeta bikainaz gain, idazle barrokoa ere iruditzen zaio Josu Goikori "eta ez diot hau, hegoaldeko begi kondeszendientez, haren iparraldeko euskararen kutsu nabariagatik, baizik eta benetan darabilelako poeta honek hizkuntza nahieran, haren aukera guztiak baliatuz, irakurlea uneoro desafiatuz." Zer da bizitza, heriotzarako bidea ez ezik? Eta zer heriotza, bizitza oso baten ondorena baizik">